Bajaren berrespen agiria

Gertakizun arruntek edo profesionalek eragindako baja berresten duen jakinarazpen medikoa egitea, ondorengoaren ardura izango da:
  • Osasun Zerbitzu Publikoko mediku bat. Jakinarazpen horiek honela egingo dira:
    • Ezintasuna gertakari arruntek eragindakoa bada, ezintasun egoera hasi eta lau egun baino lehen eta, jarraitzen duen bitartean, baja berresteko jakinarazpena lehen aldiz eman zen egunetik hasi eta z azpi egunean behin.
    • Ezintasuna lan istripu edo gaixotasun batek eragindakoa bada, ezintasuna hasi eta zazpi egun naturalak baino lehen, eta ondoren lehenengo berreste-jakinarazpena egin den egunetik aurrera zazpi egunean behin.
    • Lau kopia beharko dira:
      • Gizarte Segurantzako Osasun Zerbitzuen Ikuskaritzari edo Osasun Zerbitzu Publikoaren erakundeari bidaliko zaio dokumentu orijinalak, eta honek bost eguneko tartean Erakunde kudeatzaileari edota Gizarte Segurantzako Laneko istripu eta Gaixotasunen Mutuari helarazi behar dion kopiak, diagnostikoaren, langileak aldi baterako ezintasun egoeran mantentzen duen lanerako gaitasun mugaren eta prozesu patologikoaren balizko iraupenaren berri eman beharko dute.
      • Beste bi aleak langileari emango dizkio medikuak, ale bat berak gordeko du, eta bestea enpresari bidaliko dio jakinarazpena sinatu osteko hiru egunak baino lehen. Bestalde, enpresak behar bezala bete, sinatu eta zigilatu tako kopia bat bidaliko dio Erakunde kudeatzaileari jakinarazpena jaso osteko bost egunak baino lehen, baldin eta borondatezko lankidetza erreginari jarraituz ordainketa bere gain hartu ez badu.
      • Langileari bajan dagoen bitartean kontratua amaituko balitzaio, langileari berari dagokio, enpresari ezarri zaion epe berean, baja berresteko jakinarazpena Erakunde kudeatzaileari edota Mutuari helaraztea.
      • Baja berresteko jakinarazpenaren hirugarren alearekin, bai eta ondorengo lau astean behingo jakinarazpenekin batera, jakinarazpenak egitearen ardura duen medikuak egindako txosten osagarria bidali beharko da, eta bertan nozitutako gaitzak, jasotako tratamenduaren, gaitzen garapenaren eta honek gaitasun funtzionalean duen eraginaren eta prozesuaren balizko iraupenaren berri eman beharko da.
  • Gizarte Segurantzako Laneko Istripu eta Gaixotasunen Mutuako osasun zerbitzuak, baja medikoa laneko istripu edo gaixotasunen batek eragindakoa denean eta langileak Mutuarekin gertakari horiek hitzartu dituen enpresa batentzat lan egiten duenean, edota aldi baterako ezintasunaren prestazio ekonomikoa Mutua batekin hitzartu duen bere konturako langilea denean. Kasu horietan ez da beharrezkoa izango, ez Osasun Zerbitzu Publikoaren Osasun Ikuskaritzari, ez Erakunde kudeatzaileari jakinarazpenaren kopiarik bidaltzea.