Fraternidad-Muprespa mutualitatearen presentzia Ciudad Realeko Bide Segurtasunaren Azpibatzordean

Lan-bilerak
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Ciudad Real

Jose Luis Agudo, Fraternidad-Muprespa mutualitatearen Ciudad Realeko probintzia-zuzendaria, Bide Segurtasunaren Ciudad Realeko Azpibatzordearen bileran izan zen otsailaren 27an, mutualitatea batzorde horretako kide den aldetik. Hitzorduaren buru María Ángeles Herreros izan zen, Gobernuak probintzian duen ordezkariordea. Raquel García Trafikoko probintzia-arduradunak probintziako errepideetako iazko ezbehar-tasaren datuak eman zituen.

Hori horrela, 2019an 461 istripu izan ziren errepideetan; 19 lagun hil ziren eta 37 eraman zituzten ospitalera. Errepide konbentzionaletan izan ziren istripu gehien (195), eta haietantxe gertatu ziren, halaber, hildako gehien ere. Hiri-bideetan, bi lagunek galdu zuten bizitza, alboz edo aurre-alboz talka egin izanagatik. Datuak sexuaren arabera azterturik, gizonezkoak izan ziren hiriarteko bideetan izandako biktima gehienak. Hiri barruko bideetan, oreka handiagoa ageri dira istripuak izan dituzten pertsonen sexuan.

Istripu gehienen arrazoia izaten da bidetik irten izana, arreta galtzeak, nekeak edo abiadura bizkorregiak eraginda. Aurreko parametroa biktimen adinaren arabera aztertzen baldin badugu, ikusiko dugu hiriarteko bideetan istripu gehiago gertatzen dela 25 eta 35 urte bitarteko gazteetan, eta hiriko errepideetan, berriz, 35 eta 44 urte bitartekoetan. Horren ondorioz, esan daiteke Ciudad Realeko hilkortasun-patroia hau dela: gizonezko gidaria, hiri arteko bideetan eta errepide konbentzionaletan turismo ibilgailu bat gidatzen ari dena, eta arreta galdu izanagatik edo abiadura desegokian ibiltzeagatik errepidetik irten dena. 

Azpibatzordeak, halaber, iaz egindako jardueren errepaso bat ere egin zuen, eta aurtengo urterako proposamenak ere landu zituzten.

¿Te ha resultado útil?