Prestazio bereziak

Gizarte Segurantzarekin lan egiten duten Mutualitateen laguntza ekonomikoak edo birlaneratzeko laguntzak, laneko istripu edo gaixotasunen bat jasan duten eta, inguruabar pertsonalak, ekonomikoak nahiz familiarenak direla medio, premia-egoera handiagoan dauden langileei zuzenduta.
Langilea hiltzen bada, seniderik hurkoenei ere luza dakizkieke laguntza horiek (ezkontidea edo izatezko bikotea, aurreko ahaideak, ondorengo ahaideak eta gainerako ahaideak odolezko zein ezkontzazko bigarren mailara arte).
Hautazko laguntzak dira, Gizarte Segurantzaren arauzko prestazioen bestelakoak edo osagarriak.
Mutualitatearen Prestazio Berezien Batzordeak erabakitzen du horiek ematea.