fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPAK INAUGURATU DU
"ISTRIPUAK ETA PREBENTZIOA ERAKUSKETA. XX. MENDEKO ESPAINIAKO KARTELAK"

16/06/2005, Fraternidad-Muprespa, 

LOGROÑO INAUGURAZIOA ERAKUSKETA

Ekainaren 16an, 13:30ean, Logroñoko Arte Eskolako Erakusketa Aretoan (Avenida de la Paz, 9. Logroño -sarrera Paseo de Dax aldetik-)

FRATERNIDAD MUPRESPAK INAUGURATU DU
"ISTRIPUAK ETA PREBENTZIOA ERAKUSKETA. XX. MENDEKO ESPAINIAKO KARTELAK"


Fraternidad Muprespak, Gizarte Segurantzaren leneko istripuen eta laneko gaixotasunen mutualitateak, joan den ekainaren 16an inauguratu du "Istripuak eta Prebentzioa. XX. mendeko Espainiako Kartelak" erakusketa; erakusketa horretan, 1870. urtetik 1970.era arteko ilustrazioak bildu dituzte, eta ekainaren 29ra arte egongo da irekita Logroñoko Arte Eskolako Erakusketa Aretoan (Avenida de la Paz, 9).

Istripuen, prebentzioaren eta herritarrak nahiz langileak informatzeko eta babesteko publizitate kartelen erakusketa hau kartelaren estetikara hurbiltzeko baliabidea da; historikoki komunikabiderik eraginkorrena izan da herritarrak laneko istripuen inguruan kontzientziatzeko, baita laneko arriskuak saihesteko beharraren inguruan ere.

Kartelak ikusita langileei nahiz herritarrei, oro har, mezuak nola helarazten zitzaizkien ondorioak atera ahal izango dira. Erakusketak jasotzen duen denbora-tartea luze batean, talde horiek analfabetismo indize handiak zituzten; hori zela-eta, kartela zen propaganda eta publizitate modurik zabalduena langileei eta nekazariei helarazi nahi zitzaizkien mezuak igortzeko; herri hizkuntza erabiltzen zuten, eta, askotan, artistikoki abangoardiazalea.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016