fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

PRIMEN TARIFA BERRIA LANEKO ISTRIPUENGATIK ETA LANEKO GAIXOTASUNENGATIK KOTIZATZEKO

23/01/2007, Fraternidad-Muprespa, 

Abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren eraginez, 2007ko urtarrilaren 1ean laneko istripuengatik eta laneko gaixotasunengatik kotizatu beharreko primen tarifa berria indarrean jarri dute, eta, ondorioz, abenduaren 29ko 2930/1979 Errege Dekretua indargabetu dute.

Primen tarifa berrian aurreikusitako kotizazio sistemaren ezaugarri aipagarrienak ondorengoak dira:

Enpresek beti kotizatuko dute Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (EJSN) edo enpresaren jarduera kontuan hartuta. Lehen zeuden 131 kotizazio epigrafeak alde batera utzita, eta langile bakoitzak garatzen duen jardueran oinarrituta (banaka hartuta), enpresaren jarduera nagusian oinarritutako kotizazio-tasen sistemara pasatuta, langileak, bertan egiten dituen funtzioak kontuan hartu gabe.

Enpresak langilearen egitekoa kontuan hartuta kotizatuko du lotura argia eta esklusiboa dagoenean langilearen egitekoarekin (2. koadroa).

Gehienezko kotizazio-tasa %8,50ean kokatuko da, eta gutxienekoa, berriz, %0,90ean. Gainera, aldiro aztertzeko aukera egongo da, ezbehar-kopuruaren bilakaeraren arabera egokitu ahal izateko.

Gizarte Segurantzaren kuoten kotizazioaren batez besteko murrizketa laneko istripuetan eta laneko gaixotasunetan %4 eta %5 artean dago.

Laneko istripuagatik eta laneko gaixotasunagatik aipatutako tarifa Erregimen Orokorrean ez ezik beste Erregimen Berezi batzuetan ere ezarriko da; hala nola, itsasoko langileak eta beren kontura ari diren langileak edo autonomoak (LAAB), eta agian hau izango da Errege Dekretu berriaren berrikuntzarik aipagarriena.

ZEREGINAK

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak, bere baitan dituen datuen arabera, (enpresak izena ematerako unean aitortutako EJSN, edota ondoren aitortutakoa jarduera eta langileen okupazioa aldatuz gero) enpresari eta langile autonomoei adieraziko die nola kotizatu behar duten. Horretarako, eta Ministerioak emandako taula batzuen arabera, langileen egitekoei epigrafeak aldatuko dizkiete.

2007ko urtarrilaren 10etik aurrera, enpresek SISTEMA RED (Afiliatuaren egoera kontsultatzea edota txosten baliokidea)  bidez ikusi ahal izango dute altan dagoen langile bakoitzaren kotizazio-tasa, baita laneko istripuek eta laneko gaixotasunek duten kotizazioen asignazioa ere, EJSN-93ren arabera.

Diruzaintzak, urtarrilaren 12tik aurrera, Altan dauden Langileen Txostena (ITA) bidaliko die enpresei. Txosten horiek pixkanaka bidaliko dira ondorengo egunetan. Bidalketa bakarra egingo dugu baimen bakoitzeko, esleitutako Kotizazio Kode guztiekin.

ENPRESEN ZEREGINAK

Enpresek, Altan dauden Langileen Txostena jaso ondoren, arauan azaltzen diren jarduerak burutzen dituzten langileen, eta Diruzaintza Nagusiak automatikoki esleitu ezin izan duen okupazio-datua komunikatu beharko dute.

NOLA JOKATU ARAZOREN BAT DAGOENEAN?

Enpresa bat ados ez badago Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak egokitu dion ekonomia jarduerekin (EJSN), erakunde horren edozer Zuzendaritza Probintzialera edota administraziotara jo beharko du beharrezkoak iruditzen zaizkion dokumentuak hartuta, dagokion aldaketa egin diezaioten.

Gizarte Segurantzak berak alta berrien inguruko aldaketarik egin izan ez badu eta enpresan langile horiei ezarri beharreko kotizazioaz zalantzak badituzte,enpresek informazio hori Diruzaintzari eskatu beharko diote.

Halaber, egitekoa esleitu ahal izan dieten langileentzat eta esleitutakoarekin ados ez daudenak, Diruzaintzari zuzena zein den jakinaraziko diote.

KOTIZAZIOAREN ILDO NAGUSIAK:

Enpresa-kotizazioa laneko istripuengatik eta laneko gaixotasunengatik egituratzen da, enpresak duen ekonomia jarduera kontuan hartuta, eta Ekonomia Jardueren Sailkapen Naizonala (EJSN-93) erabilita. Jarduera bera egiten duten enpresa guztiek kotizazio-tasa bera izango dute.
Jarduera guztietan betebehar zehatzak edo lan komunak egiten dituztenek, egiteko horretarako kotizazio-tasa zehatza izango dute.

    1. Adibidez: Zaintzaileak, zaindariak, zinpeko zaindariak eta segurtasun langileak: “h” egitekoa

Gauza bera gertatzen da egoera zehatz batzuetan dauden langileekin.

    1. Kotizatzeko betebeharrarekin bajan dauden langileak, aldi baterako ezintasunagatik eta beste zenbait egoeragatik lan-harremana bertan behera utzita daudenak,: “c” egitekoa

Zenbait egiteko jarduera edo erregimen zehatz batzuetara mugatzen dira.

    1. Itsasoko Erregimen Berezian kotizatzen duen II. taldea:  “v” egitekoa
    2. Itsasoko Erregimen Berezian kotizatzen duen III. taldea: “w” egitekoa

Laugarren xedapen gehigarria. Laneko istripuengatik eta laneko gaixotasunengatik Gizarte Segurantzari kotizatzeko primen tarifak.

Lehenengoa. Enpresaburuek Gizarte Segurantzari egiten dioten kotizazioa, enkoadramendu erregimena edozein izanda ere, eta hala egokitzen denean, beren kontura lan egiten duten langileena, itsasoko langileen eta beren kontura edo autonomoen erregimen berezian sartuta daudenena, laneko istripuengatik eta laneko gaixotasunengatik sortutako gertakizunengatik, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera egingo da, dagokien ekonomia jardueraren, egitekoaren edo egoeraren arabera, ondorengo tarifa aplikatuta:


.Pdf Eduki hori deskarga ezazu pdf dokumentu batean.

Primen tarifa berria laneko istripuengatik eta laneko gaixotasunengatik kotizatzeko
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016