fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FM ZENTRO BERRIEN BILATZAILE BERRIA

07/03/2007, Fraternidad-Muprespa,  Www taldea
ZENTROEN SAREKO BILATZAILE BERRIA jarri da martxan Fraternidad Muprespa bazkideengana hurbiltzeko, eta bazkideak instalazioetan sartzea errazteko.

Bilatzaile berriaren bidez, edozer laguntza (edo administrazio) zentro aurkitu ahal izango duzu gure sarean edota hitzartutako sarean.

Horretarako, bi tresna erabilgarri dituzu eskura:
  • Bilaketa geografikoa. Zentroak kokapen geografikoaren arabera aurkitu ahal izango dituzu: autonomia-erkidegoa, probintzia eta udalerria.
    >> Sakatu hemen sartzeko


  • Bilaketa aurreratua.
  • Bilaketa geografikoaz gain, bilatzen ari zaren zentroaren laguntza medikoaren espezialitatea zehaztu ahal izango duzu.
    >> Sakatu hemen sartzeko
Interesatzen zaizkizun zentroak aurkitu ondoren, hainbat tresna erabili ahal izango dituzu aipatutako zentroan errazago sartzeko:
  • Kokapena eta funtzioa. Nola iritsi?
  • Google Maps© tresna eraginkorrarekin, interesatzen zaizun zentroa non kokatzen den ikusi ahal izango duzu. Gainera, zure helbidea emanez gero, batetik bestera joateko biderik onena zein den adieraziko dizu.

  • Zentroko fitxaren inprimatzea. Nahi duzun zentroari dagokion informazio osoa inprimatu ahal izango duzu: helbidea, jendaurreko ordutegia, eskaintzen dituen espezialitate medikoak, etab.


  • Harreman zuzena zentroarekin (Fraternidad Muprespako zentroentzat). Tresna horri esker, kudeaketa zentroarekin zuzenean egin ahal izango dituzu izapideak, baita zentro horrekin berehala harremanetan jarri ere.
Berriro ere, Fraternidad Muprespak enpresa bazkideengana eta langileengana hurbiltzeko borondatea eta interesa adierazi ditu, zerbitzu berriak eta erraztasunak martxan jarrita.
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016