fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

2008KO APIRILAREN 28A. LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA

08/04/2008, Fraternidad-Muprespa, Dpto. de Prevención de AT y EP

2008ko apirilaren 28a

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna: «Laneko osasun ona langile guztientzat»

1996. urtetik ona, mundu osoko sindikatuek apirilaren 28a laneko istripuren edota gaixotasunen baten biktima izan direnen omenez ospatzen dute.

LNBk (Lanaren Nazioarteko Bulegoak) ekimena onartu zuen eta munduko egun bilakatu zuen, lanak eragiten dituen istripuen eta gaixotasunen inguruan ohartarazteko eta horien kopurua murrizteko eta deuseztatzeko.

1999an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Batzorde Nazionalak proposatuta, eta 1999ko martxoaren 30eko Aginduari jarraiki, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak apirilaren 28a Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna dela zehaztu zuen.

Data horren inguruan, herrialdeko eta nazioarteko zenbait erakundek adierazpenak egiten dituzte, ekintzak bultzatzen dituzte eta jarduerak antolatzen dituzte, herritarrek, instituzioek eta arazoarekin lotutako erakundeek hausnar dezaten.

Ildo horretatik, urtero, erakundeek munduan oso deigarria den laneko segurtasunaren eta osasunaren gaineko gai zehatz baten edo batzuen inguruko deialdiak egiten dituzte.

Jarduera guztietan ezinbestekoak dira informazioa eta hedapen zabala. Izan ere, lehentasunezko helburua da ahalik pertsona eta instituzio gehienetara heltzea, arazo honen inguruko kezka eta irtenbidea eragiten duten neurriak bultzatzeko. Lemak aukeratzeko helarazi nahi den helburua eraginkortasun komunikatiboa ahalbidetzen duen mezuan laburtzen da.

Aurten, Lanaren Nazioarteko Bulegoak hurrengo leloa hartu du esandako egunerako: «Nire bizitza, nire lana, segurtasunez - Lan munduan arriskua kudeatzea», eta Osasunaren Munduko Erakundeak eta Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioak, berriz, «Lan osasun ona langile guztientzat» leloa aukeratu dute.

Fraternidad Muprespak, laneko arriskuak prebenitzeko jarduerekin lotuta, azkeneko urteetan ospakizun honekin bat egin du, eta, hala, laneko osasuna modu dibulgatiboan sustatzeko jarduerak egiten ditu.

Esteka interesgarriak

Deskarga ezazu ekitaldiaren kartela hemendik

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016