fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

MAHAIGAINEKO DOAKO ATZEKO PLANOAK (UDAZKENA)

06/10/2008, Fraternidad-Muprespa, Web eremua eta diseinua

MAHAIGAINEKO DOAKO ATZEKO PLANOAK (UDAZKENA)

Gure web orrian ikusi ahal izan duzun moduan, Fraternidad Muprespan praktikoak izan nahi dugu, diseinu ona bereziki dugu gustuko eta, batez ere, natura maite eta defendatzen dugu. Aurretiaz elkarren artean inolako loturarik ez duten 3 ideia hauek nahasiz, zure eskura jartzen dugun produktu bat sortu dugu.

Mahaigaineko atzeko plano dotore eta ikusgarriak dira, urtaroz urtaro gure web orria janzten duen naturaren irudiak, hain zuzen. Irudietan uneko urtaroko (kasu honetan, udazkeneko) egutegia jarri dugu; saguarekin klik egin besterik ez duzu uneko egutegia ikusteko.

Jarraian zure pantaila-bereizmenari dagokion egutegi-sorta deskargatu dezakezu:

 Fraternidad Muprespako MAHAIGAINEKO ATZEKO PLANOAK (udazkenerako bertsio berezia)  

Zure ordenagailuan fitxategiak deskargatu eta deskonprimatu ondoren, mahaigaineko atzeko plano gisa erabili ahal izango dituzu; horietako edozeinetan saguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta "Ezarri mahaigaineko atzeko plano gisa" aukera hautatu behar duzu...

1. 800x600 pixeleko bereizmena duten monitoreetarako atzeko planoak Deskargatu
2. 1024x768 pixeleko bereizmena duten monitoreetarako atzeko planoak Deskargatu
3. 1280x1024 pixeleko bereizmena duten monitoreetarako atzeko planoak Deskargatu

Zure gustukoa eta erabilgarria izatea espero dugu!

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016