fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

MEREZIMENDU ZIBILAREN GURUTZE HANDIA EMAN DIO GOBERNUAK CARLOS ESPINOSA DE LOS MONTEROS

17/11/2009, Fraternidad-Muprespa, Antolakuntza saila
   

Joan den azaroaren 13an, Ministroen Kontseiluak Errege Dekretua onartu zuen, Fraternidad Muprespa Mutualitateko presidente Carlos Espinosa de los Monterosi Merezimendu Zibilaren Ordenaren Gurutzea Handia emateari buruzkoa.

Carlos Espinosa de los Monteros ICADEn egin zituen Zuzenbide eta Enpresa Zuzendaritza ikasketak, eta 1982tik 1985ra Iberia eta Aviacoko presidente exekutiboa izan zen. 1988an Mercedes-Benz Espainian sartu zen. Garai hartan hasi zen industria eta merkataritza hazteko plana.

Daimler taldeko Espainiako filialaren buru zen bitartean, Mercedes-Benz Espainia guztiz eraldatu zen, eta urtean 5.000 eurotik gora fakturatzera iritsi zen. Hori dela eta, Espainiako 30 enpresa hoberenen artea dago.

Carlos Espinosa de los Monteros, Espainiako autogileen patronalaren (Anfac) eta Autogileen Munduko Erakundeko presidente ere izan da. Bai eta hainbat enpresako administrazio kontseiluko kide ere, besteak beste, Construcciones Aeronáuticas, Uralita, Aragonesas eta González Byass. Egun, Inditex taldeko bigarren presidenteorde eta kontseilaria da, eta Acciona konpainiako kontseilaria.

Horrez gain, Rafael del Pino eta Amancio Ortega fundazioetako, Comillaseko Unibertsitateko eta Enpresa Institutuko patroi ere bada Fraternidad Muprespako presidentea.

Argazkia: 
Merezimendu Zibilaren Gurutze Handia eman dio gobernuak Carlos Espinosa De Los Monterosi

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016