fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPAREN EXTRANETEKO BERRITASUNAK: ZERBITZU BERRIAK

29/01/2010, Fraternidad-Muprespa, Antolaketa, Kontabilitate eta Sistemetako Zuzendariordetza
 

Fraternidad Muprespa Laneko Istripuen Mutualitateak gure zerbitzu Extranetean hobekuntzak eta zerbitzu berriak zure eskura jartzeko lanean jarraitzen du. Oraingo honetan, honako informazio hau helarazi nahi dizugu:

ENPRESAK extraneta:

  • BERRIA! Afiliazio datuen kontsulta. Enpresentzako batze datuak kontsultatzeko zerbitzu berria ezarri da. Horren bidez, enpresetako erabiltzaileek beren datuak kontsultatu ahal izango dituzte, baita zein tarifekin kotizatzen duten eta, berriena, beren langileei buruzko informazioa, haietako bakoitzak kotizatzen duen LI tarifa barne. Enpresen informazioa IFKren arabera multzokatuta agertzen da eta, beheko taulan, probintziaren arabera ordenatuta, IFK horrek dituen KKK-k azaltzen dira.
  • BERRIA! Ez behar kopuruaren bilakaerari buruzko txostena. Ezbehar kopuruaren bilakaera izeneko txosten berri bat diseinatu da ezbehar kopuruen azterketaren esparruaren barruan. Txostenak gutxienez hiru urteko aldian enpresetan izandako laneko ezbehar kopuruaren bilakaeraren azterketa erakusten du, haien kostuen kalkulua azalduz.
  • Prestazioei buruzko txostenetako hobekuntzak. IFKren arabera prestazioei buruzko txostenak eskatzeko aukera sartu da, txostenetan barne hartu nahi dituzten enpresen hautaketa errazteko.

LAGUNTZAILEAK extraneta:

  • BERRIA! Afiliazio datuen kontsulta. Laguntzaileentzako enpresen batze datuak kontsultatzeko zerbitzu berria ezarri da. Horren bidez, laguntzaile diren erabiltzaileek beren zorroko enpresen datuak kontsultatu ahal izango dituzte, baita zein tarifekin kotizatzen duten eta, berriena, haien langileei buruzko informazioa, haietako bakoitzak kotizatzen duen LI tarifa barne. Informazio hori zorroaren kontsultatik eskura dezakegu, enpresa bat hautatuta.
  • BERRIA! Ezbehar kopuruaren bilakaerari buruzko txostena. Ezbehar kopuruaren bilakaera izeneko txosten berri bat diseinatu da ezbehar kopuruen azterketaren esparruaren barruan. Txostenak gutxienez hiru urteko aldian zorroko enpresetan izandako laneko ezbehar kopuruaren bilakaeraren azterketa erakusten du, haien kostuen kalkulua azalduz.
  • BERRIA! Enpresa zorroa inprimatzea. Zorroko enpresen zerrenda pdf edo Excel formatura esportatzeko aukera gehitu da, zuk hautatzen dituzun iragazkiekin.

Hobekuntza hauek interesgarriak eta erabilgarriak izango zaizkizula espero dugu.


Oraindik zerbitzu Extranetera sartzeko erabiltzaile izenik izan ezean, erregistra zaitez hemen, eskaera egiteko.

Laguntzaileak Extranet:

Enpresak extraneta:

Hornitzaileak extraneta:

 Telefono bidezko arreta zerbitzua informazioa lortzeko, gertaeren berri emateko, etab.

 Ezagut itzazu Fraternidad Muprespak web korporatiboaren bidez eta extranetaren bidez eskura jartzen dizkizun zerbitzu guztiak.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016