fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

HARTU PARTE PRAKTIKA ONETARAKO EUROPAKO SARIETAN

08/03/2010, Fraternidad-Muprespa, Antolakuntza Saila

Lan Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) izangaien deialdia ireki du Praktika Onetarako Europako Sarien hamargarren ediziorako, lan segurtasunerako eta osasunerako esparruan. 2010/2011 lehiaketak ekarpen berritzailea egiteagatik eta mantenu seguruaren kudeaketako osoko ikuspegia sustatzeagatik nabarmendu diren enpresak edo elkarteak sarituko ditu.

Praktika Onetarako Europako Sariak - Sustatzailea: Fraternidad Muprespa mutualitatea

«Lan osasungarriak» kanpaina

Europako Agentziak (EU-OSHA) Kanpaina Europarra antolatu du, Estatu kideen eta Europar Batasuneko Lehendakaritzaren laguntzarekin. Kanpainaren aldeko jarduera nagusienetariko bat Praktika Onetarako Europako Sariak dira. Sari horiek prebentziozko mantenu seguruaren esparruko praktika onen adibideak identifikatzeko xedez antolatzen dira.

Praktika onetarako Europako sariak

Sarien helburua, adibideen bidez, lan segurtasun eta osasuneko esparruan praktika onak ezartzetik eratorritako ondorioak adieraztea da: Europako enpresaburuentzat eta langileentzat, bitartekariak, gizarte solaskideak, teknikariak eta lan arriskuen prebentzioko profesionalak, eta lan esparruan laguntza eta informazioa eskaintzen dutenentzat.

Hautatutako adibideak 2 mailatan banatu dira: 100 langile baino gutxiagoko enpresek eta 100 langileko edo 100 baino langile gehiagoko enpresek saria jasoko dute Europako lan baldintzak hobetzearen alde egindako ekarpenarengatik.

Horrez gain:

  • hautatutako enpresetako eta erakundeetako ordezkariak Sarien entrega-ekitaldira gonbidatuko dira, 2011ko udaberrian, eta
  • adibideak Europako Agentziaren webgunean eta Europa osotik zehar banatuko den Agentziako liburuxka batean aurkeztuko dira.

Nola parte hartu

Lehiaketari buruzko informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero, jar zaitez ondoko honekin harremanetan:

Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionala (INSHT)
Torrelaguna 73, 28027 Madril.
Harremanetarako pertsona: Belén Pérez Aznar,
Tel. +34 913634253
pfocalagenciaeuropea@mtin.es

Eskaerak jasotzeko azken eguna

2010eko uztailaren 30a


OSHAren Web Orria:

Deialdiaren liburuxka:


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016