fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEKO ZUZENDARI KUDEATZAILEAREN IZENDAPENA

06/05/2010, Fraternidad-Muprespa, Antolakuntza Saila
Fraternidad Muprespa gerentea

2010eko maiatzaren 6an, Don Carlos Aranda Martínek bere gain hartu du Fraternidad Muprespa zuzendari kudeatzaile lanpostua.

Zuzendari kudeatzailea

Toledon jaioa (1951), nekazaritzako ingeniari bihurtu zen Nekazari Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa) eta Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatu zen (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Aipatutako izendapena jaso arte, TRAGSA taldeko zuzendari nagusi kargua zuen. Talde horrek hainbat enpresa publiko barne hartzen ditu; batez besteko 20.000 langile ditu eta 1.500 milioi fakturatzen ditu.

Ibilbidea

Estatuko funtzionarioa izan da, izan ere, administrazioko hainbat lanpostutako zuzendari gisa jardun du bere lan ibilbidean zehar, Espainian eta Europan: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa; Nekazaritza Harremanetarako Institutua; FAO-Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea; Erromako Enbaxada Espainiarra; Europar Batasuneko Espainiaren Ordezkaritza Iraunkorra Bruselan; Industrializazio eta Nekazaritzako Elikagaien Merkataritza Zuzendariordetza Nagusia.



"Zure Mutua - Kalitatea eta zerbitzua urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016