fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

ENPLEGU IDAZKARI NAGUSI MARAVILLAS ROJOREN BISITA FRATERNIDAD MUPRESPAREN ERAKUSKETARA

08/07/2010, Fraternidad-Muprespa, Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila

Joan den uztailaren 5ean, orri honetan bertan iragarri bezala, Lan eta Immigrazio Ministerioko Enplegu idazkari nagusiak, Maravillas Rojok, egun Granadako Zientzi Parkean dagoen “Trabajo y Salud. Desde la protección a la prevención” erakusketa bisitatu zuen, Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionalak, Fraternidad Muprespak eta Largo Caballero fundazioak antolatutakoa.

Maravillas Rojorekin batera izan ziren bisitan Andaluziako Juntako Enplegu Kontseilaritzako Laneko Segurtasun eta Osasunaren zuzendari nagusia, Esther Azorit Jiménez, Concepción Pascual Lizana, INSHTeko zuzendaria, Erakusketako komisarioa, Emilio Castejón, eta Fraternidad Mupresparen ordezkariak: Andaluziako Lurralde zuzendaria, Manuel Luque Berlanga, Lan Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio zuzendaria, Mª del Mar Morales, eta Francisco Largo Caballero fundazioko presidentea eta zuzendaria.
 
Aurrez deituta zegoen prentsaurrekoa egin zen, eta hedabide asko bertaratu ziren. Antolatzaileek erakusketak gure herrialdeko lan istripuen eta lanbide gaixotasunen aurrean jokabide aldaketa zabaltzeko eta sustatzeko duen interesa nabarmendu zuten. Erakusketako komisarioak, Emilio Castejónek, azaldu zuenez, antolatzaileen nahia bisitariak, ibilbidea egin ondoren, ekiteko gogoz sentitzea da.

Enplegu idazkari nagusiak gure herrialdeko prebentzio kultura aldatu beharra dagoela nabarmendu zuen, baita eginkizun horretan erakusketa honek izan dezakeen egitekoa ere. Erakusketa datorren irailaren amaieran itxiko da Granadan, eta gero Albaceten jarriko da. Hala, datozen hilabeteetan Espainiako hainbat hiritan barrena egingo du ibilbidea.

 

Trabajo y Salud - Desde la protección a la prevención - Zientzien parkea - Maravillas Rojo - Enplegu idazkari nagusiaren bisita


Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016