fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

ANAITASUNA TRAUMATOLOGIA ON XVI NAZIOARTEKO JARDUNALDIAK FRATERNIDAD MUPRESPA

06/09/2010, Fraternidad-Muprespa, Hospital Central

Lokomozio-aparatuaren kirurgiak lotura estua du aurrerapen teknologikoekin eta etengabe ari da berritzen, eta etengabe ari da garatzen. Bilera zientifiko horiekin lortu nahi diren helburuek medikuntzaren alorrean adituak diren profesionalen birziklatze eta egokitze beharrei erantzun behar diete

Fraternidad Muprespak Traumatologiaren Nazioarteko Sinposioa antolatzen du, bi urtetan behin, Madrilen duen ospitalean. Aurten XVI. Sinposioa egingo da, eta, aurreko beste edizioetan bezala, parte hartzen duten txostengile aditu eta ospetsuak nahiz azaldutako txostenak interesgarriak izan daitezen eta traumatologiaren azken aurrerapenekin eta lan-patologiaranzko desbideratzearekin bat etor daitezen saiatzen gara.

Aurreko Sinposioetako eskemari jarraiki, programa bat landu da, bost mahai-ingurutan banatua; programa nahiko erakargarria izango da eztabaidatuko diren gaiei eta parte-hartzaileen kalitateari dagokienez.

Lehenengo mahai-ingurua goiko gorputz-adarreko lesio artikulatuen tratamenduari buruzkoa izango da, kirurgia irekiaren zein kirurgia artroskopikoaren alorrei dagokienez, eta sorbaldako, ukondoko eta eskumuturreko patologia traumatikoetarako kirurgia-prozeduretan erabiltzen diren teknika berriak azalduko dizkigun balio zientifiko handiko aditu taldeak parte hartuko du.

Bigarren mahai-ingurua ikerketa-gaien ingurukoa izango da, meniskoaren birsorkuntzan erabiltzen diren zelula amei buruz Espainiako profesionalek egindako azken lanak eta gainkarga handietako oin-asalduren analisia oinarri hartuta. Halaber, gazteen kartilagoko lesioak tratatzeko moduei buruz hitz egin eta eztabaidatuko da; izan ere, gora egin du patologia horrek.

Hirugarren mahai-ingurua bizkarrezurrari eragiten dioten prozesuen ikerketari eskainiko zaio, eta lesioen prebentzioko gida terapeutikoen erabilera azpimarratuko da.

Laugarren mahai-inguruan kirolari profesionalen lesioen prebentzioari eta errehabilitazioari buruz hitz egingo dugu, eta kontuan hartuko da Real Madrid taldearen mediku-zerbitzuetako adituen esperientzia zabala.

Beheko gorputz-adarrari eragiten dioten lesioak ikertuko ditugu azkeneko mahai-inguruan, eta egun eragin handia duen femoropatelar patologia eta baliaezintasuna berekin dakarten belauneko lokadurak azpimarratuko dira.

E-poster zientifikoak aurkeztuz ere parte hartu ahal izango da lehiaketan. Horretarako, beren lanak aurkeztuz parte har dezaten animatzen ditugu adituak.

Luis Cortés Arcas doktorea

Sinposioko presidentea

 


Ekitaldiari buruzko datuak:

Arrazoia:
“TRAUMATOLOGÍA LABORAL. PATOLOGÍA DEL ESFUERZO Y DEL EJERCICIO" NAZIOARTEKO SINPOSIOA
Eguna:
2010eko urriak 15 eta 16
Lekua:
Fraternidad Mupresparen Hospital Central ospitaleko ekitaldi aretoan. Paseo de la Habana, 83-85. Madril.

Presidenteak egindako Sinposioaren aurkezpena

Sinposioaren programa

Inskripzio buletina

Hospital Central ospitaleko zentroaren fitxa - Fraternidad Muprespa
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016