fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

ALBACETE (URRIAK 28) - JARDUNALDI TEKNIKOA: "LA PREVENCIÓN EN LA EMPRESA: IMPLANTACIÓN ACTUAL Y NOVEDADES LEGISLATIVAS"

25/10/2010, Fraternidad-Muprespa, Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila

Gaztela-Mantxako Erkidego Kontseiluko ordezkaritzan (antzinako irin fabrika - Cuba paselekua 27 - Albacete) “TRABAJO Y SALUD DESDE LA PROTECCIÓN A LA PREVENCIÓN” erakusketa ibiltariaren inguruan programatutako jardueren artean, Fraternidad Muprespak, Fundación Largo Caballero fundazioarekin eta Gaztela-Mantxako Erkidego Kontseiluarekin batera, honako jardunaldi tekniko hau antolatu du datorren  urriaren 28rako (osteguna), erakusketa dagoen toki berean: “La prevención en la empresa: implantación actual y novedades legislativas".

17:30ean hasiko da jardunaldia, eta erakusketaren bisita gidatu bat izango da.

Nabarmendu beharra dago Gaztela-Mantxako Erkidego Kontseiluko Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Zerbitzu Sailaren buruak, Miguel Hernández Albadalejo jaunak,  izango duen parte hartzea. Hain zuzen, joan den urriaren 21ean onetsitako  Gaztela-Mantxako Laneko Segurtasuna eta Osasuna Sustatzeko lege berriari buruz hitz egingo du. Espainian aitzindari den lege hori  lan arriskuen prebentziorako trebakuntza sustatzeari buruzkoa da, eta hainbat neurri proposatzen ditu ohitura eta jarrera prebentiboak har ditzaten sustatzeko diru laguntza publikoak eskuratu edo Gaztela-Mantxako batzordearen administrazioarekin kontratuak sinatu nahi dituztenek.

Mª José López Ortega andreak, Albaceteko lan ikuskaritzako buruak, prebentzioaren arloko ikuskatzearen aholkularitza zereginari buruz jardungo du.


Ekitaldiari buruzko datuak:

Arrazoia:
Jardunaldi teknikoa: “La prevención en la empresa: implantación actual y novedades legislativas”
Eguna:
Osteguna, 2010eko urriaren 28a.
Lekua:
Cuba pasealekua 27 (Antzinako irin fabrika). Albacete.

 Jardunaldiaren egitaraua (ekitaldira joateko eskaera txartela barne)

 Erakusketaren aurkezpenaren triptikoa

Erakusketaren kokapena

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016