fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

ORAIN, EDOZEIN LEKUTATIK BISITATU DEZAKEZU ERAKUSKETA: TRABAJO Y SALUD DESDE LA PREVENCIÓN A LA PROTECCIÓN

07/11/2010, Fraternidad-Muprespa, Dpt. Prevenció AT i MP

“Trabajo y salud desde la protección a la prevención” erakusketaren web orria abian jarri da: www.expotrabajoysalud.es.

Une honetan, Albacete hiriko antzinako irin fabrikan dago erakusketa ibiltaria, eta handik hainbat probintziatara mugituko dute ondoren. Erakusketa horren osagarri da, hain zuzen, web orri hori.

Proiektu horrek aurrera egin du erakusketaren antolatzaileen lan paregabeari esker: Fraternidad Muprespa, Fundación Largo Caballero eta Laneko Segurtasunaren eta Higienearen Institutu Nazionala.

Honako informazio zehatz hau aurkituko dugu web orrian:

Trabajo y Salud desde la Protección a la Prevención" erakusketaren web orria" border="0" height="300" src="/styles/imgs/noticias/Pagina-web-exposicion-trabajo-y-salud-desde-la-proteccion-a-la-prevencion.png" title="Trabajo y Salud desde la Protección a la Prevención" erakusketaren web orria" width="306
  1. Erakusketaren aldiak eta aldi bakoitzaren laburpena.
  2. Ikus-entzunezkoak: zenbait ikus-entzunezko erakusketari jarraitzen laguntzeko.
  3. Katalogoa: 470 orrialdeko katalogo bat, bi zatitan banatua.
  4. Kartelen galeria atal horretan, prebentzioarekin eta istripuekin lotutako zenbait kartel aurkituko ditugu. 
  5. Aktualitatea: atal horretan, erakusketarekin lotura zuzena duten albiste eta ekitaldien berri izango dugu.

Web orria arina, atsegina eta didaktikoa izango da, eta prebentzioan, osasunean eta lanean interesa duten guztien lagungarri izango da.

 


 "Trabajo y salud desde la protección a la prevención" erakusketaren web orria

 Erakusketaren aurkezpenaren triptikoa

Erakusketaren kokapena

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016