fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

AZAROAK 6: AUTONOMOEN JARDUERA ETETEAGATIKO DIRU LAGUNTZARI BURUZKO 32/2010 LEGEA INDARREAN JARTZEKO EGUNA

08/11/2010, Fraternidad-Muprespa, Dpto. de Gestión de Red

Joan den azaroaren 6an, larunbata,  32/2010 Legea indarrean jarri zen. Lege horrek jarduera eten izanagatik langile autonomoei babesa emateko sistema bat ezartzen du.

Abuztuan aurreratu genuenez, "oraingo babesaren estaldura derrigorrezkoa da legea indarrean jartzen den egunean laneko halabeharrengatiko babesa beteta daukaten langile autonomo guztientzat.

Nekazaritzako langile beregainen sistema bereziko autonomoei dagokienez, legearen zortzigarren xedapenean ezarritakoari jarraituz, araudiak etorkizunean zehazten duenaren arabera erabakiko da babesaren araubide juridikoa.

Laneko halabeharrak beteta ez dauzkaten langile autonomoentzat, ohiz kanpoko hiru hilabeteko epea zehaztu da (2010/11/07tik 2011/02/06ra) jarduera eteteagatiko diru laguntza lor dezaten aukera hori egin eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera.


 Diruzaintzaren eskaera eredua

 32/2010 Legeari buruzko informazio guztia
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016