fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

LANEKO ARRISKUAK SAIHESTEKO ENPRESENTZAKO AHOLKULARITZA: 2011KO TREBAKUNTZA ESKAINTZA

21/01/2011, Fraternidad-Muprespa, Lan Istripuen eta Laneko Gaixotasnen S.

2006ko azaroaren 28ko TAS/3623/2006 Agindua , Gizarte Segurantza gaietan prebentzio jarduerak eta Lan Arriskuen Prebentzioarako Fundazioaren finantzazioa erregulatzen dituenaren arabera, mutuek laneko arriskuak eta gaixotasunak saihesteko jarduerak egin ahalko dituzte, enpresa bazkideen eta horien langileen mesederako, baita gertakari horiek estalita dituzten norbere konturako langileenerako ere.

Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez mutualitateei baimendutako ekintza horien markoak (Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzak uztailaren 31ko Ebazpenean garatu zuen; bertan 2008an Gizarte Segurantzako laneko istripuen eta gaixotasunen mutualitateak gauzatu beharreko prebentzio jarduerak zehazten dira) enpresek lan istripuen eta gaixotasunen prebentzioaren inguruan duten sentsibilizazioa, hezkuntza eta zabalkuntza sustatzen ditu, besteak beste.

2011rako trebakuntza eskaintzak Laneko Arriskuak Saihesteko gaietan, Fraternidad Muprespak ,Gizarte Segurantzaren laguntzaile gisa, laneko arriskuak eta gaixotasun profesionalak saihesteko antolatzen dituen aholkularitza aktibitateak jasotzen ditu.

2011ko programazio hori ondoko hauei dago zuzenduta, batez ere: enpresa txikiei; ezbehar kopuru handia duten sektore eta enpresei; bertako langileei; eta lanbideko gertakizunak estalita dituzten eta beren kontura lan egiten duten langile kideei. Guztiaren helburua prebentzio kultura sustatzea da. Hala, lanean jokabide seguruak bermatuko dira, laneko tresneriak modu egokian erabiliko dira eta banakako eta taldekako babesa garatuko da. Era berean, prebentzio ekintzetan interesa eta lankidetza sustatu nahi da enpresen barruan, bai langileen aldetik, bai agintarien aldetik. Modu honetan, lan arriskuak prebenitzea beharrezko urratsa da ongi egindako lana lortzeko.

Enpresak trebakuntza eskaintzan ageri diren ekintzak aurrera eramateak ez du enpresariak Laneko Arriskuak Saihesteko Legeari jarraiki langileei eman behar dien prestakuntza ordezkatzen (19.1 art.).

Eskainitako jarduera mota:

2011KO HEZKUNTZA ESKAINTZAKO EKINTZEN EGUTEGIA

PARTE HARTZEKO ESKAERA

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016