fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPA ETA UNIVERSAL MUTUALITATEEK LANKIDETZA AKORDIOA SINATU DUTE LAGUNTZA ZENTROAK PARTEKATZEKO

01/03/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua

Fraternidad Muprespa eta Universal mutualitateek akordio bat sinatu dute, Lan eta Immigrazio Ministerioak iragan otsailaren 7an onartutakoa,

Fraternidad Muprespak berezko laguntza zentroak ez dituen tokietan laguntza zentroak erabili ahal izateko.

Horrela, bi mutualitateetara lotutako langileek, lan istripua izatekotan, gure laguntza zentroetara zein Universal mutualitateko zentroetara jo ahalko dute, web-orrialde honetan agertzen direnetara hain zuzen: http://www.fraternidad.com/mobile/mutua-Fraternidad-Muprespa-Red-centros.html.

Istripua izan duen langilearen enpresaren jarraitu beharreko izapide guztiak enpresa elkartuak duen mutualitatearekin egingo dira. Hitzarmen hori indarrean jarriko da 2011ko martxoaren 1ean.

Lan eta Immigrazio Ministerioak proposatutako lerrotik lanean jarraitzen dugu, Mutualitateetako baliabideak optimizatu ahal izateko, lankidetza akordioen bidez, eta osasun laguntza eman ahal izateko, ASEPEYO-k 2009ko uztailean jada izenpetu zuen bezala.

Informazio gehiagorako zure eskualdeko ordezkaritzarekin, laguntza zentroarekin eta gure web-orrialdearen bidez harremanetan jar zaitezke, "Jarri gurekin harremanetan".


FRATERNIDAD MUTUALITATEKO ZENTROEN SAREA

LANKIDETZA AKORDIOA ASEPEYO-REKIN

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016