fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

KOLABORATZAILEENTZAKO ZERBITZU ELEKTRONIKOEN GAINEKO JARDUNALDIA VALLADOLIDEN

04/03/2011, Fraternidad-Muprespa, Valladolideko Probintzia Zuzendaritza

Martxoaren 3an Fraternidad Muprespak bere web atari korporatiboaren eta Extraneten bidez erabilgarri dituen zerbitzu elektronikoen gaineko jardunaldia egin zuen Valladoliden. Probintzian istripuen mutualitateak dituen kolaboratzaile askok parte hartu zuten jardunaldian. Informatikako zuzendariorde nagusi Pedro Serrerak eta Mutualitateko Garapen Departamentuko zuzendari Sergi Frontonsek esku hartu zuten ekitaldian. Topaketaren amaieran Valladolideko Probintziako zuzendari Jacobo Barók eman zuen Valladoliden mutualitateak duen ibileraren berri eta, bestalde, sektoreari lotutako arauei buruzko berritasunak jakinarazi zituen.

Hitzaldi horiek Fraternidad Muprespa mutualitatearen ekimenetik sortu ziren, izan ere, informazioaren teknologia modernoenak erabiltzeko sektorean aitzindaria den mutualitatea da, kolaboratzaile eta enpresen artean hedatzen dituelako horien eskura dauden zerbitzu elektroniko eraginkorrak.

  • BERRIA! Zure zorroko langile autonomoen datuen kontsulta. Dagoeneko kontsulta ditzakezu zure zorroko norberaren konturako langileen kotizazio eta atxikitze datuak.
  • BERRIA! NAN elektronikoaren bidezko sarbidea. Sar zaitez segurtasun osoz informazio mugatura NAN elektronikoaren bidez. Informaziora sartzean segurtasuna bermatzea da gure sistemen lehentasunetako bat! 
  • BERRIA! Pazientearen ataria. Langile babestu gisa, Fraternidad Muprespan egindako laguntzen informaziora sartu ahal izango duzu, baita zure erradiografiak, erresonantziak eta txostenak deskargatu ere.

 

Kolaboratzaileentzako zerbitzuen gaineko JARDUNALDIA Valladoliden.

EDUKIAK ETA WEB ZERBITZUAK

ZERBITZUEN EXTRANETERAKO SARBIDEA

ERABILTZAILEAREN SARBIDE ESKAERA

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016