fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPAK, GSDO-K ETA GSIN-K ZAMORAN ANTOLATUTAKO JARDUNALDIA, KOLABORATZAILE ETA MUTUALISTENTZAKO WEB APLIKAZIO ETA ZERBITZUEI BURUZ

22/03/2011, Fraternidad-Muprespa, Zamorako Probintzia Zuzendaritza

Pasa den martxoaren 17an Mutualitateak jardunaldi bat egin zuen Zamoran Fraternidad Muprespako web aplikazio eta zerbitzuak kolaboratzaile eta mutualistei aurkezteko, Zamorako Probintziako zuzendari Carmen Rueda andreak antolatua.

Jardunaldira jende asko etorri zen, eta interes handia agertu zuten aurkezpenetan, non Gizarte Segurantzaren extranet-en eta Fraternidad Mupresparen extranet-en mezuak ildo berdinari eusten diotela agerian utzi zen.

Ministerioaren eskutik, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko (GSDO) eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko (GSIN) probintziako zuzendari José Luis Gómez Rodríguez jauna eta Sareko arduradun Serafín Crespo González jauna izan ziren, eta Gizarte Segurantzako Egoitza Elektronikoa azaldu zuten.

Fraternidad Muprespako web aplikazio eta zerbitzuei dagokienez, Informazio Sistemen zuzendari nagusi Pedro Serrera Cobos jaunak eta Mutuako Departamentuko zuzendari Sergi Frontons Isern jaunak parte hartu zuten. Azkenik, MATEPSS-en prestazio berriei buruz aritu zen Julio Santos Palacios jauna, Sarearekiko Harremanen zuzendaria, hain zuzen.

Gure kolaboratzaile eta mutualistentzako jardunaldia Zamoran: Fraternidad Muprespako web aplikazio eta zerbitzuen aurkezpena


EKITALDIAREN TOKIA

EKITALDIAREN PROGRAMA

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016