fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

APIRILAREN 28A, LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA

04/04/2011, Fraternidad-Muprespa, Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila 
  PREBENTZIOA, ETENGABE HOBETZEKO BALIABIDEA

2011ko apirilak 28 - Etengabe hobetzeko baliabidea

2011ko apirilaren 28rako Fraternidad Muprespa mutualitatearen kartelaren xehetasuna

APIRILAREN 28ko OROIPENA

1996az geroztik munduko sindikatuek laneko istripuetako eta laneko gaixotasunen biktimak omentzen dituzte apirilaren 28an.

1999az geroztik, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Batzorde Nazionalak proposatuta, 1999ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak apirilaren 28a Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna izango zela zehaztu zuen.

2003az geroztik, hiru alderdiko Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) sindikatuen ekimena onartu eta munduko urteko Jardunaldi bihurtu zuen, lanak eragindako istripu eta gaixotasunei buruz ohartarazteko eta munduan arazo horiek gutxitzeko eta saihesteko.

Data horren inguruan, herrialdeko eta nazioarteko zenbait erakundek adierazpenak egiten dituzte, ekintzak bultzatu eta jarduerak antolatu, herritarrek, instituzioek eta arazoari lotutako erakundeek hausnar dezaten.

Jarduera guztietan ezinbestekoak dira informazioa eta hedapen zabala. Izan ere, lehentasunezko helburua da ahalik eta pertsona eta instituzio gehienetara heltzea, arazo honen inguruko kezka eta ekimena sustatzeko eta irtenbidea ekarriko duten neurriak bultzatzeko. Lemak aukeratzeko helarazi nahi den helburua eraginkortasun komunikatiboa ahalbidetzen duen mezuan laburtzen da.
 

FRATERNIDAD MUPRESPAREN KARTELA APIRILAREN 28rako

Fraternidad Mupresparentzat oso berezia da apirilaren 28a (laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko eguna), garrantzitsua baita inplikatutako partaide guztiak, langile zein enpresariak eta erakunde ezberdinak, laneko prebentzioan aplikatu beharreko neurri guztiak erabiltzeko beharrez kontzientziatzea.

Lanaren Nazioarteko Erakundearen "SSTaren kudeaketa-sistema: etengabe hobetzeko baliabidea” lema eta lanaren inguruan prebentziorako behar diren neurri guztiak ezartzeko beharra oinarri sortu da kartela. Fraternidad Muprespa mutualitateak 2011ko apirilaren 28rako egin duen kartelaren gaia eta diseinua "Prebentzioa, etengabe hobetzeko baliabidea" lema aintzat hartuta egin dira. Ideia hori transmititzeko, pertsonari kolorea eta haren garunari presentzia ematea erabaki zen; azken horren ordez, gainera, "Prebentzioa" hitza ipini da, ikusleari bereziki deigarri suertatzeko. Begirako modu sinplean eta orijinala izateko asmoarekin, irudikatu nahi izan da prebentzioaren erabileraren garrantzia, ezinbesteko eta etengabe hobetzeko baliabide gisa. Kartelean, gizadiak duen baliabide garrantzitsuenaren mailan ipini da prebentzioa, garunean, etengabeko baliabide gisa, eta, antzekotasuna medio, aipatu baliabidea bihurtu da prebentzioa.

Prebentzioa gure gorputzeko eskema deituko diogunaren zati izango da; gure garunak gorputzeko zati gisa hartzen ditu baliabideak, erabiltzen badira, eta kartelak prebentzioa-pertsona-baliabide kontzeptuen arteko beharrezko batasunaren ideia transmititzen du.


 Laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko egunaren kartela - Fraternidad Muprespa

 LANEren ekitaldiaren kartel ofiziala

 Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE)

 Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia

"Zure Mutua - Kalitatea eta zerbitzua urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016