fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

MUTUALITATEAREN ERRONKA BERRIEI BURUZKO JARDUNALDIA DONOSTIAN

11/04/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua

Pasa den apirilaren 7an, Fraternidad Muprespa-ko enpresa handiei eta lankideei zuzendutako informazio-jardunaldia egin zen Donostian.

Duela gutxi Zuzendari Probintzial izendatutako José Antonio Ramosek aurkeztu zuen jardunaldia, eta Mutualitatearentzat lan egitearekin pozik zegoela eta enpresek eta bertako langileek horretaz harro egon beharko luketela azpimarratu zuen.

Julio Santosek, Sarearekiko Harremanen Saileko zuzendariak, aurkeztu zuen lehen txostena, Mutualitateen gizarte-prestazio berriei buruzkoa (Haurdunaldiko edo edoskitzaroko arriskuak, autonomoek bere jarduera uzteagatiko laguntza eta gaixotasun larriak dituzte seme-alabak zaintzeko prestazio berria).

Geroago, Esteban Matek, Antolaketa eta Plangintza Saileko zuzendariak, Enpresentzat eta Langileentzat extranet bidez erabilgarri dauden zerbitzu elektronikoen katalogoa eta Pazientearen ataria aurkeztu zituen.

Amaitzeko, Mar Moralesek, Lan Istripuagatiko (LI) eta Lanbide Gaixotasunagatiko (LG) Prebentzioko zuzendariak, 2010. urteko bonusaren kanpaina azaldu zuen. Bonus hori eskatzeko epeak eta baldintzak aipatu zituen eta pasa den urteko bonusaren egoeraren berri ere eman zuen.

Mahai-inguru animatu batekin eman zitzaion amaiera jardunaldiari.


MUTUALITATEAN DITUGUN ERRONKA BERRIEI BURUZKO JARDUNALDIA DONOSTIAN


EKITALDIAREN TOKIA

FACEBOOK

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016