fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEAREN ZABALKUNTZA JARDUNALDIA EGIN DA ZARAGOZAN

14/04/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua

Pasa den asteartean, apirilaren 12an, Fraternidad Muprespa Mutualitatearen Zaragozako ordezkaritza-egoitzan egin zen martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretuari buruzko informazio-jardunaldia. Aipatu dekretuaren bidez, lan-istripuak murrizteko eta prebenitzeko modu berezian lagundu duten enpresei laneko gertakizunengatik kotizazioak murrizteko sistema bat nola ezarri arautzen da. 2010eko kanpainan eskaeretarako egin behar diren izapideak zeintzuk diren azaldu zen oro har, eta Fraternidad Mupresparen Extranet-ek eskaintzen dituen aukerez bereziki.

Jardunaldiak lankide, aholkulari eta kide diren enpresei zuzenduta zeuden, eta horietako ugari bertaratu zen, ordezkaritza-egoitzako ikastaroen gela bete egin baitzen.

Jardunaldia Eva Ramón Arbués andreak aurkeztu zuen, Zaragozako Probintziako Zuzendariak; halaber, Carlos Luis Sáez De Juan jauna ere bertan izan zen, Lurraldeko zuzendaria, eta hizlari gisa José Luis Fernández Medina jauna aritu zen, Lan Arriskuen Prebentziorako teknikari gorena.


BONUS 2010 KANPAINA ZABALTZEKO JARDUNALDIA ZARAGOZAN


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016