fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEA EZAGUTARAZTEKO JARDUNALDIA EGIN DA ALMERIAN (2010EKO BONUS KANPAINA)

27/04/2011, Fraternidad-Muprespa, Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila

Laneko arriskuak prebenitzearen alde egindako apustuaren emaitza izan da pasa den apirilaren 14an Almeriako Fraternidad Muprespa-k duen Probintzia Zuzendaritzaren ikasgelan egin zen 404/2010 Errege Dekretuari buruzko informazio-jardunaldia. Errege Dekretu horrek lan istripuak gutxitzeko eta prebenitzeko ekarpen berezia egin duten enpresei lan gertakariengatiko kotizazioetan murrizketak egiteko sistemaren ezarpena arautzen du.

Alfonso Gerez Miras jaunak, probintzia-zuzendaritzako lan arriskuen prebentzioko teknikariak, aurkeztutako eta emandako jardunaldiaren helburuak ondokoak izan ziren: hobari horiek eskuratzeko beharrezko baldintzak azaltzea eta hobari-sistema hori urtero eskuratzeak enpresentzat duen abantailen berri ematea.

Pasa den 2011ko apirilaren 26an, informazio-jardunaldi bat antolatu zuen Avilan Fraternidad Muprespa-k kolaboratzaileentzat, aholkularitza eta gestorientzat.

Avilako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargo Ofizialeko presidenteak, Jesús Díaz Blázquez jaunak inauguratu zuen jardunaldia, eta bertan izan zen Francisco Javier Muñoz Retuerce jauna, Gaztela eta Leongo Laneko Lurralde Bulegoko burua.

Gai hauen inguruan jardun zuten:

  • Kolaboratzaile eta enpresentzako zerbitzu elektronikoak, Sergi Frontons Isern jaunaren eskutik. Fraternidad Muprespa-ko Mutualitatearen Garapenerako Departamentuko zuzendaria.
  • Bonusaren 2010eko kanpaina. M. del Morales Gonzalez andrearen eskutik. Laneko Arriskuak eta Gaixotasun Profesionalak Saihesteko Fraternidad Muprespa-ren Departamentuko zuzendaria.
  • Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoa. Juan Carlos Herráez Mancebo jaunaren eskutik. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Kudeaketarako eta Garapenerako probintzia-zuzendariordea.
  • Gizarte Segurantzaren epe laburrerako prestazioak. Aldi baterako ezintasuneko prozesuak, Profesionalak eta Komunak. Jesús Hernanz Villa jaunaren eskutik. GSINeko Probintziako Zuzendaritzako Informazio eta Diru-laguntzen probintzia-zuzendariordea.

GSINeko zuzendariak, Fernando Pascual Jiménez jaunak, eman zion amaiera jardunaldiari.

BONUS 2010 KANPAINA ZABALTZEKO JARDUNALDIA ZARAGOZAN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016