fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

INFORMAZIO-JARDUNALDI BAT ANTOLATU DA AVILAN FRATERNIDAD MUPRESPA-KO KOLABORATZAILEENTZAT

29/04/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua

Pasa den 2011ko apirilaren 26an, informazio-jardunaldi bat antolatu zuen Avilan Fraternidad Muprespa-k kolaboratzaileentzat, aholkulari eta gestorientzat.

Avilako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargo Ofizialeko presidenteak, Jesús Díaz Blázquez jaunak inauguratu zuen jardunaldia, eta bertan izan zen Francisco Javier Muñoz Retuerce jauna, Gaztela eta Leongo Laneko Lurralde Bulegoko burua.

Gai hauen inguruan jardun zuten:

  • Kolaboratzaile eta enpresentzako zerbitzu elektronikoak, Sergi Frontons Isern jaunaren eskutik. Fraternidad Muprespa-ko Mutualitatearen Garapenerako Departamentuko zuzendaria.
  • Bonusaren 2010eko kanpaina. M. del Morales Gonzalez andrearen eskutik. Laneko Arriskuak eta Gaixotasun Profesionalak Saihesteko Fraternidad Muprespa-ren Departamentuko zuzendaria.
  • Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoa. Juan Carlos Herráez Mancebo jaunaren eskutik. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Kudeaketarako eta Garapenerako probintzia-zuzendariordea.
  • Gizarte Segurantzaren epe laburrerako prestazioak. Aldi baterako ezintasuneko prozesuak, Profesionalak eta Komunak. Jesús Hernanz Villa jaunaren eskutik. GSINeko Probintziako Zuzendaritzako Informazio eta Diru-laguntzen probintzia-zuzendariordea.

GSINeko zuzendariak, Fernando Pascual Jiménez jaunak, eman zion amaiera jardunaldiari.

BONUS 2010 KANPAINA ZABALTZEKO JARDUNALDIA AVILAN


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016