fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

BONUSA EZAGUTARAZTEKO JARDUNALDIA EGIN DA SORIAN

29/04/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua

Joan den asteartean, apirilaren 26an, Soriako Merkataritza eta Industria ganberaren areto nagusian, Fraternidad Muprespa mutualitatearen lankidetzarekin, martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretuari buruz informatzeko jardunaldia egin zen. Dekretu horren bidez lan-istripuak murriztu eta prebenitzearen alde lan egiten duten enpresen laneko kontingentziengatiko kotizazioak murrizteko sistemaren ezarpena arautzen da.

Enpresarientzat, lan-aholkularientzat eta enpresa zein erakundeetan kudeaketa eta lan-arriskuen eta prebentzioaren alorrean arduradun direnentzat izan zen jardunaldia.

Errege Dekretuaren oinarrizko edukia azaldu zen, eta arretaz jorratu ziren 2010eko kanpainaren eskaeretarako egin behar diren izapideak.

Jardunaldia Carmen Rubio Valero andereak aurkeztu zuen, Soriako probintziako Fraternidad Muprespa mutualitateko zuzendariak, eta hizlari gisa José Luis Fernández Medina jauna aritu zen, Lan Arriskuen Prebentziorako teknikari gorena.

Soriako Fraternidad Muprespa mutualitatea ezagutarazteko jardunaldia

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016