fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

LAN EZBEHARRAK MURRIZTEAGATIKO KOTIZAZIO MURRIZKETEI BURUZKO INFORMAZIO JARDUNALDIA EGIN DA NAFARROAN

05/05/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua

Pasa den maiatzaren 3an, enpresen kotizazioak murriztea (bonusa) arautzen duen 404/2010 Errege Dekretuari buruzko informazio-jardunaldi bat antolatu zen Iruñean (Nafarroa).

Nafarroako enpresa ugari izan zen ekitaldian, eta araudiaren inguruko solasaldi entretenigarria egon zen.

Nafarroako Lan Osasunerako Institutuan antolatu zen jardunaldia, era horretako ekitaldiak antolatzen diren areto nagusian.

José Ignacio Díaz jaunak, Fraternidad Muprespa mutualitateko Nafarroako probintzia-zuzendariak, aurkeztu zuen jardunaldia, eta Mar Morales González andreak, Fraternidad Muprespa-ko Lan Istripuen (LI) eta Lanbide Gaixotasunen (LG) Prebentzio Saileko zuzendariak, jardunaldiko gaiari heldu zion: Bonusaren 2010eko kanpaina.

BONUS 2010 KANPAINA ZABALTZEKO JARDUNALDIA NAFARROAN


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016