fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

INFORMAZIO-JARDUNALDI BAT EGIN DA GIJONEN "LANA ETA OSASUNA: BABESETIK PREBENTZIORA" ERAKUSKETAREN INGURUAN

09/05/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua

Lana eta osasuna: babesetik prebentziora erakusketaren inguruan antolatutako jardueren barruan, informazio-jardunaldi bat egin zen pasa den maiatzaren 3an Gijongo Laboral Kultur Hirian, eta bertan izan ziren hurrengo hauek:

Pedro Fernandez Castaño jauna, Asturiasko Fraternidad Muprespa mutualitateko probintzia-zuzendaria, ekitaldia aurkeztu zuena eta, besteak beste, mutualitateak Lan Arriskuen Prebentzioarekin duen konpromisoaren alderdiak eta enpresei eta langile elkartuei begira egiten ari diren jarduerekin lotutako hainbat alderdi (estrategiak koordinatuz, prebentzio-programak garatuz, arriskuak identifikatuz eta langilearen osasuna sustatuz egiten diren ikuspegi estatistiko eta epidemiologikoaren araberako ikerketak, besteak beste) iruzkindu zituena, lanbideari atxikitako arriskuekin lotutako aldaketa posibleak identifikatuz.

Antonio González Fernández jauna, Lanaren, Lan Segurtasunaren eta Enpleguaren zuzendari nagusia, La Laboral elizan egun hauetan izango den erakusketa bikainaren eta ezbeharren aurkako borrokarako egiten duen ekarpenaren inguruan aritu zen.

Alejandro Cabrero Díaz jaunak, Asturiasko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzako Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Unitateko jabeak, egungo araudiaren hainbat alderdi eta Laneko Ikuskatzailetzaren parte-hartzea azaldu zituen, baita 2011. urterako jarduera plan eta programak ere, ezbeharrak murrizteko konpromisoa kontuan hartuz beti ere.

Esther Alonso Rodriguez andreak, Asturiasko UGTko Laneko Osasunaren idazkariak, eman zion amaiera ekitaldiari. Dokumentalista izatea beharrezkoa ez den ezbeharren aurkako borrokak zuen garrantzia gogorarazi zuen, administrazioaren jarduerarik sendoenetan oinarrituz eta enpresariei eragiten diotenaren gaineko konpromisoa hartuz.

BONUS 2010 KANPAINA ZABALTZEKO JARDUNALDIA ASTURIASEN


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016