fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

"LA MUTUA" ALDIZKARIAREN ALE BERRIA ARGITARATU DA - 23. ALEA

16/05/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua

La Mutua aldizkariaren ale berri honetan, euskarri digitalari buruzko etapa berrian, gori-gorian dagoen MUTUALITATEEN XXI. MENDEKO ZEREGINAren gaiari helduko diogu.

Egun hauetan, negoziazio kolektiboaren erreformaren inguruan ari gara eztabaidatzen, non Mutualitateek zeregin nabarmena duten.

Fraternidad Muprespa mutualitatean, egoera horri aurrea hartuz, interesgarria iruditu zaigu protagonista ezberdinen ikuspuntuak biltzea:

  • Lan Istripuen Mutualitateen Elkartea (AMAT), bertako Pedro Pablo Sanz Casado kudeaketa-zuzendariaren bidez.
  • Lan Zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako adituak, Juan Vicente López Gandía eta José Luis Tortuero Plaza katedradunak.
  • Gure enpresa elkartuak, José María De Bona Numancia Iberiako Gizarte Ekintzetako eta Lan Prebentzioko zuzendariordearen bidez.
  • Eta talde sindikalak, Pedro Linares Rodriguezek idatzitako "Sindikatuak mutualitateen erreformarekin bat: gainditu gabeko irakasgaia" artikuluaren bidez.

Fisioterapian aditu den Matias Conde Quintero gure profesionalak potentzia txikiko laser bidezko terapiaren eta bere aplikazio klinikoaren inguruan idatzitako artikulua eskaintzen dugu dokumentu-behatokian.

Ale horrekin batera, interesgarria iruditu zaigu Jost Ammanen LIBRO DE LOS OFICIOS liburuko zenbait grabatu gehitzea, Espainiako Liburutegi Nazionalean aurkitzen den 1568ko Fráncfort del Meno lehen latindarraren faksimile-edizioarenak.

Zure gustukoa izatea espero dugu.

La Mutua aldizkariaren 23. alea


IKUSI ALDIZKARIAREN ALE BERRIA

LA MUTUA ALDIZKARIAREN HARPIDEDUN EGITEA

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016