fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

JARDUNALDI BAT EGIN DA GIRONAN LANKIDE ETA ENPRESENTZAT

16/05/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua

Pasa den asteazkenean, maiatzaren 11n, Fraternidad Muprespa mutualitateak informazio-jardunaldi bat antolatu zuen Gironako probintziako enpresa eta lankideentzat.

Jardunaldia aurkezteaz eta ixteaz Mari Àngels Bautista andrea, Gironako Probintziako Zuzendaria, arduratu zen eta; bertaratutako guztiei eskerrak emateaz gain, Fraternidad Muprespa-k bere enpresa eta lankideekin hurbil mantentzeko duen konpromisoa azpimarratu zuen. Gainera, mutualitatearentzako duela gutxi abian jarritako Plan Estrategikoak duen garrantzia nabarmendu zuen.

Hizlari gisa Julio Santos jauna, Sarearekiko Harremanen saileko Zuzendaria, aurkeztu zen, eta hurrengo egoeretan ematen diren prestazioen berri eman zuen: haurdunaldiko eta edoskitzaroko arriskua, langile autonomoen lan-uztea eta minbizia edo gaixotasun larriren bat duten seme-alaben zaintza.

Jarraian, Dolors Guix, Fraternidad Muprespa-ko Prebentzio Gizartearen Probintziako Zuzendariak hitza hartu, eta besteren prebentzio-zerbitzuen baldintza berriak azaldu zituen (RD337/2010), baita autonomo eta azpikontratatuentzako prebentzio-aukerak ere.

Azkenik, eta berriz ere, Julio Santos jaunak esku hartu zuen azaltzeko Fraternidad Muprespa-ren Extraneten ezaugarriak eta gure kide eta enpresentzat dituen abantailak.

Jardunaldira Carlos Luis Sáez jauna ere bertaratu zen, Fraternidad Muprespa-ko Lurralde Zuzendaria.

Gironako Fraternidad Muprespa ezagutarazteko jardunaldia

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016