fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

SEVILLAN DIBULGAZIOZKO JARDUNALDI BAT EGIN DA GSIN-EN ETA AEDIPE ELKARTEAREN LANKIDETZAREKIN

27/06/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
 

Joan den asteartean, ekainak 21ean, Fraternidad-Muprespak jardunaldi bat egin zuen Sevillan, GSINen (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala) eta AEDIPE (Asociación Española de Dirección y Desarrollo de Personas) elkartearen lankidetzarekin.

Ekitaldiaren irekieraz eta moderazioaz Lola Jariego Oyola, Fraternidad-Muprespak Sevillan duen Probintziako zuzendaria, eta Antonio Barba Gálvez, AEDIPEren Andaluziako burua, arduratu ziren. Hizlariak honako hauek izan ziren:   Camilo Hernández León, GSINek Sevillan duen Probintziako zuzendaria, Julio Santos Palacios, Fraternidad-Mupresparen Sarearekiko Harremanetako Departamentuko zuzendaria, eta José Mª de Ancos Benavente, Fraternidad-Muprespako Kudeaketa Arloko zuzendariorde nagusia.

Mutualitateak azken lege berritasunak aztertzeko (Pentsio Sistemaren erreforma, Negoziazio Kolektiboaren erreforma eta Aldi Baterako Ezintasuna, erreforma irekia) jardunaldi hau arduraz antolatu zuenez, zorion mezu asko jaso zituen bertaratutakoen aldetik. Bertan bildutako jendetzak eta azken horien arteko lankidetzak arrakastatsu egin zuen jardunaldia.

Ekitaldiari amaiera emateaz Manuel Luque Berlanga, Fraternidad-Mupresparen Andaluziako lurralde zuzendaria, arduratu zen.

DIBULGAZIOZKO JARDUNALDI BAT EGIN DA SEVILLAN, GSIN-EN ETA AEDIPE ELKARTEAREN LANKIDETZAREKIN


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016