fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA-K, NATALIA FERNÁNDEZ LAVIADA IZENDATUZ, GAZTEEN ETA TALENTUAREN ALDE EGIN DU APUSTU

12/08/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Mutua Fraternidad-Muprespa - Natalia Fernandez Laviada

 

Fraternidad-Muprespa-k Antolakuntza eta Sareko zuzendariorde nagusi izendatu du Natalia Fernández Laviada. Fernández Laviadak Fraternidad-Muprespa-n garatu du bere jardunbide profesionalaren parterik handiena, lehenik Kanpo zerbitzuen kudeaketan eta, ondoren, Kantabriako probintziako zuzendari gisa; orain zeregin hori utzi eta Entitateko Zuzendaritza Batzordean jardungo du, mutualitateren lehen erantzukizun mailan.

Zuzenbidean lizentziatua da eta Lan Arriskuen Prebentzioko masterra egin zuen Kantabriako Unibertsitatean, hiru espezialitateak eta gradu-ondokoak burutuz: Antolakuntza eta Berrikuntza, Enpresen Kudeaketa eta Osasun Zerbitzuen Kudeaketa. Bere jardunbide profesionalean, gaztea bada ere (40 urte), Giza Baliabideetako zuzendariei prestakuntza emateko hitzaldi eta mintegi anitz egin ditu. Esperientzia horri esker enpresa-errealitatearen gaineko ikuspegi sakona du, enpresek mutualitateari eskatzen dizkieten premiei konponbideak sustatzeko bide emango diona eta antolakundearen barne funtzionamendurako eta enpresa mutualistentzako, atxikitako langileentzako eta Fraternidad-Muprespa-ko kolaboratzaileentzako hobekuntzak sustatzeko aukera eskainiko diona.

Izendapenaren bidez Fraternidad-Muprespa-k Natalia Fernández Laviadarengan jarri duen konfiantza, merituaren aintzatespenaren politikaren eta entitateko berdintasun politikaren ondorioa da, hau da, antolakundearen barneko talentuaren, profesionaltasunaren, gazteen eta esperientziaren aldeko apustuaren ondorioa.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016