fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA: ESPAINIAKO LEHEN MUTUALITATEA EURO STOXX 50en

14/09/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua

Datorren irailaren 19an, Inditex Espainiako erraldoia Euro Stoxx indizean sartuko da. Hain zuzen, indize hori euroburtsaren erreferente bihurtu da 1998az geroztik. Beraz, Inditexekin batera, Fraternidad-Muprespa ere indize horretan sartuko da, Inditexen mutualitatea baita 1987az geroztik.

 

Zara jabego taldea (mundu guztian ditu modako jantzien kate komertzialak, hala nola Pull & Bear, Massimo Dutti, Bershka eta Stradivarius, besteak beste) Credit Agricole-ren ordez sartuko da Europako burtsa indize horretan. 

Indize horretan, Espainiako beste bost enpresa ere badira, eta haietatik hiruk Fraternidad-Muprespa baliatzen dute beren langileak babesteko: BBVA, Telefónica eta Repsol YPF. Horrenbestez, Europan erreferente diren Espainiako sei enpresetatik lau hartuko ditu Fraternidad-Muprespa Espainiako mutualitate liderrak: lan istripuak eta laneko gaixotasunen tratamendu integrala egingo du, bai alderdi ekonomikoari dagokionez, bai osasun laguntzari eta oneratzeko laguntzari dagokionez.

Fraternidad-Muprespak 82 urteko historia darama bizkar gainean. 300.000 enpresa bazkide ditu, eta 1.200.000 langileri baino gehiagori ematen die zerbitzua. Banakako tratuaren eta tratu profesionalaren bitartez, zerbitzurik onena emateko konpromiso irmoa eta borondatea du.

Fraternidad-Muprespa mutualitatea - Inditex

 
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016