fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

KALITATEAREN MUNDU EGUNA. LAGUN GAITZAZU ZURE BOTOAREN BIDEZ

18/10/2011, Fraternidad-Muprespa, DPTO. DE CALIDAD

Nazio Batuek sortu zuten Kalitatearen Mundu Eguna 1990. urtean, erakunde bateko kalitateak hazkunde, oparotasun eta iraunkortasunerako duen garrantziaren kontzientzia handiagoa mundu osoan hedatzeko.

Kalitatea leku guztietan ageri zaigun terminoa da, baita lan bizitzaren alderdietan ere, izan ere, erakundeetan kalitate ikuspegia ezartzea ezinbesteko eskakizuna baita erakunde iraunkor bat bermatzeko.

Gure Mutualitateak uste du kalitatea ez dela sekula pausatzen, gure sistema eta prozesuak etengabe aztertu behar ditugu emaitzak bermatu eta optimizatzeko eta, hala, gure bezeroen eskakizunetara egokitzeko.

“Bikaintasunaren bila” 2011ko Kalitatearen Mundu Egunaren lema da, eta hori bera izan dugu gogoan Fraternidad-Muprespan mutuen arteko bikaintasuna etengabe bilatzean.

Egun horren gaineko informazio xehatua lortzeko, ondoko helbideak kontsultatzea gomendatzen dizugu:

Kalitatea

 CHARTERED QUALITY INSTITUTE

 KALITATEAREN ESPAINIAKO AGENTZIA

 PARTE HARTU GURE INKESTAN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016