fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

VIGON GIZARTE SEGURANTZAREN ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOAREN ETA ARAUDI-BERRIKUNTZEN INGURUKO JARDUNALDIA ANTOLATU DA

18/11/2011, Fraternidad-Muprespa, Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua

Iragan azaroaren 16an Vigon jardunaldia antolatu zen, GSIN-aren, GSDO-aren eta Lan-Harremanetarako gradudunen Elkargoaren kolaborazioarekin. ‘Gizarte Segurantzaren eta administrazio elektronikoa eta araudi-berrikuntzak" jardunaldia antolatu zen Pontevedrako Lan-Harremanetarako gradudunen Elkargoetako instalazioetan.

Jardunaldiaren aurkezpena Marisol Martín Lumbreras andreak , Pontevedrako GSIN-eko Probintzia Zuzendariak, eta Ramón Benito Blanco Vázquez jaunak, Pontevedrako GSDO-ko Probintzia Zuzendariak, egin zuten. Komunikazio eta informazio foro horietan erakundeak egotea eskertu zuen, eta guztien ahalegina goraipatu zuen Administrazio Elektronikoaren berrikuntzen aplikazioan eta garapenean egindako lanean.

Moderatzaile-lana Purificación Silva Martinez andreak bete zuen, Lan-Harremanetarako Gradudunen Elkargoko Batzordekideak. Txostenak ondorengo hauek egin zituzten:

  • Carlos Martínez Gómez jauna, Pontevedrako GSIN-eko Informatikako Probintzia Unitatearen Zerbitzuko Burua. GSIN-eko Informatikako Probintzia Unitatearen Zerbitzuan jarri zuen arreta eta web orriko azken berrikuntzak azaldu zituen modu praktiko eta motzean.
  • José María Arranz Rodríguez jauna, Pontevedrako GSIN-eko Probintzia Zuzendaritzako CAISS-eko Koordinazio Sekzioko Burua. TALES aplikazioaren berri eman zuen, baita prestazioen eskaeren izapidetze elektronikoaren eta berrikuntza telematikoen berri ere, tresna arin eta azkarra baina ezezaguna kudeatzaile eta graduatu gehienentzat.
  • Julio Santos Palacios jauna, Fraternidad-Muprespa Sarearekiko Harremanetarako Zuzendaria. Mutualitatearen aurkezpena egin zuen eta web atariaren eta Fraternidad-Mupresparen Extranetaren inguruko hitzaldi osoa garatu zuen.
  • Jaime Cabeza Pereiro jauna, Lan-Zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako Vigoko Unibertsitateko Katedraduna. Bere azalpen bikainean, Gizarte Segurantzaren eta lan arriskuen prebentzioaren inguruko alderdien berrikuntzei buruz mintzatu zen, urriaren 10eko 36/2011 Lan-Arloko Jurisdikziokoak. Prozesu-modernizazioa osatzen duela azpimarratu zuen, egungo lan-antolaketaren errealitatera egonkortutako eta eguneratutako testu arauemaile berria arrazionalizatuz eta ezarriz.

Andrés F. Ortigueira Núñez jaunak, Vigoko Fraternidad-Muprespa Ordezkariak, eman zion amaiera. Sektoreko erreferentziazko Mutualitate gisa faktore desberdintzaileak eta Plan Estrategikoa deskribatu zituen, bikaintasunaren bila doazenak eta horrela Fraternidad-Mupresparen misioa lortu dezaketenak.Azkenik, txostengileei eta kolaboratzaileei eskerrak eman zizkien beren erabateko laguntzagatik, eta baita areto nagusia bete zutenei ere, jardunaldiak zentzurik ez zuelako izango haien presentziarik gabe.

 

Informazio jardunaldia Vigon
  
GIZARTE SEGURANTZAREN ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOAREN ETA ARAUDI-BERRIKUNTZEN INGURUKO JARDUNALDIAREN JAZOERA



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
COOKIE POLITIKA
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016