fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPAK ANTOLATUTAKO ZAHARTZEA ETA LANA IZENEKO INFORMAZIO-JARDUNALDI BAT EGIN DA TENERIFEN

02/12/2011, Fraternidad-Muprespa, Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila

Fraternidad-Muprespa mutualitateak, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskapenarekin eta Kanarietako Gobernuarekin batera, zahartzeak lan-arloan izan ditzakeen ondorioei eta eraginei buruzko informazio-jardunaldia antolatu zuen pasa den azaroaren 30ean.

Jardunaldia Gizarte Segurantzako Kanariar Institutuan egin zen, eta jende ugari bertaratu zen, hala nola, osasun, prebentzio eta lan-gaietako adituak eta sindikatuak, baita enpresa-arduradunak eta enpresa-zuzendariak ere.

Gizarte Segurantzako sistemaren eguneratzeari, egokitzeari eta modernizazioari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legeari jarraiki, 65 urtetik 67 urtera berandutuko da erretiratzeko adina; horregatik, adina areagotzeak lanerako prebentzioan, absentismoan eta baldintzetan izan ditzakeen eraginen inguruan kontzientziatu behar zaie eragileei. Kolektibo horretarako prebentzio-politikek oinarri izan behar dituzten funtsezko ardatzek aspektu jakin batzuei eman behar die erantzuna: lanpostuetara egokitzea eta lanpostuak egokiak direla zehaztea; kolektibo kaltetuarentzako ere diren lan-baldintzei buruzko prebentzio espezifikoa; talde horien jarrera lanerako ezintasun iragankorrean.

Lan-bizitza luzatzeak langilearen osasunean eraginik ez izateko, azkar, seguru eta modu jarraituan esku hartu behar da, langileen ohiko berezitasunak ezagutu behar dira, eta egoerara egokitzeko prebentzio-neurriak aplikatu behar dira.

ZAHARTZEARI ETA LANARI BURUZKO JARDUNALDIA EGIN DA TENERIFEN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016