fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA “BERDINTASUNAREN ETA BATERAGARRITASUNAREN ALDEKO ENPRESEN X. SARIETAN”

05/12/2011, Fraternidad-Muprespa, Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila

2011ko abenduaren 1ean, Madrilgo Alcobendas Udalak hamargarren urtez segidan emandako Berdintasunaren eta Bateragarritasunaren aldeko Udal Sarietako bat jaso zuen gure Mutualitateak, 2010ean Berdintasunerako Plana onetsi ostean, gure langileen bizitza laborala eta pertsonala bateragarri egiteko neurriak ezartzean nagusi izateagatik.

Langileen artean gizon- eta emakume-kopuru orekatua, ordainsari-berdintasuna edo lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko ekintzak sustatzen dituzten enpresak azpimarratzea da sari horren helburua.

Ekitaldian izan dira Alcobendasko alkate Ignacio García de Vinuesa, Madrilgo Erkidegoko Emakumearen zuzendari nagusi María José Pérez Cejuela, Garapen Ekonomikoaren zinegotzi Elisabetta Bracco eta Integrazio eta Aukera Berdintasuneko Mar Rodríguez.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak azken horren eskutik jaso zuen enpresa handien kategoriako bigarren saria; Mutualitatearen izenean, Giza Baliabideen zuzendariorde nagusi Pedro Oya Aguilar joan zen saria jasotzera.

Jardunaldira ondoko hauek ere bertaratu ziren, besteak beste: Natalia Fernández Laviada, Antolakuntza eta Sareko zuzendariorde nagusia, Informazio Sistemen Segurtasun zuzendari Jorge Vidal Sanz (Alcobendasen dugun zentroaren ordezkari gisa), Lan Harremanetarako eta Giza Baliabideen Garapenerako zuzendari Concepción Guerrero Sedano (gure Berdintasun Plana sustatzearen arduraduna) , Giza Baliabideen Kudeaketako zuzendari Manuel Porrúa García eta Fraternidad-Muprespako CCOOko sindikatu-saileko antolakuntza idazkari Celia Merino Redondo.

Enpresa handien kategoriako (250 langile baino gehiago) irabazlea Jazz Telecom izan zen; bigarren postua Fraternidad-Muprespa mutualitatearentzat izan zen, eta hirugarrena, berriz, Red Eléctrica Española enpresarentzat. Proactiva Formación enpresak lehenengo saria jaso zuen enpresa txikien kategorian eta Empieza Consultora aholkularitzak, berriz, mikroenpresen kategorian. Azkenik, bateragarritasuna defendatzen duen pertsona edo instituzio onenaren saria Fundación para la Diversidad fundazioak irabazi zuen, bizi- eta lan-kalitatea hobetzeko inklusioa eta diskriminazio-eza sustatzeagatik.

FRATERNIDAD MUPRESPA BERDINTASUNAREN ETA BATERAGARRITASUNAREN UDAL SARIETAN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016