fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAREN ETA MENPEKOTASUNAREN HORNIKUNTZARAKO PLATAFORMAREN ARTEKO HITZARMENA

30/03/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Fraternidad-Muprespa mutualitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu du PADekin (Menpekotasunaren Hornikuntzarako Plataforma); hitzarmenaren helburua kontingentzia profesionalen eta kontingentzia arrunten aldi baterako ezgaitasunak kontrolatzeko jarduketa bat ezartzea da.

Mutualitateak beharrezko informatika aplikazioak, jarduketa protokoloak, komunikazio sistema pertsonalizatuak eta beharrezko izapideak azkar eta modu eraginkorrean kudeatuko dituzten arduradunak eta koordinatzaileak jarriko ditu PADen esku. Fraternidad-Mupresparekin aseguratuta dauden PADeko bazkide guztiei eskainiko dizkie zerbitzu horiek.

Hitzarmen horrek Fraternidad-Muprespak Menpekotasunari Laguntzeko Enpresen Federazioarekin (FED) eta Mendekotasunaren Arretarako Madrilgo Elkartearekin (AMADE) lehendik duen hitzarmenaren ildo berari jarraitzen dio . Gure kide bat aritu da lankidetza hau sutatzeko lanetan: José Ramón Gómez Alonso jauna. Hitzarmenaren oinarria mutualitateak elkarte horietan egin duen lanaren esperientzia arrakastatsua da.

Ekitaldia Madrilen egin zen, eta bertan izan ziren PADeko presidente Mª Jesús González Molinello andrea eta Fraternidad-Muprespako Antolakuntza eta Sare zuzendariorde nagusi Natalia Fernández Laviada andrea. Biek sinatu zuten hitzarmena, bakoitzari dagokion erakundearen ordezkari gisa.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAREN ETA MENPEKOTASUNAREN HORNIKUNTZARAKO PLATAFORMAREN ARTEKO HITZARMENA

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2017