fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK NEKAZARITZAKO ERREGIMENEAN APLIKATUTAKO DATUAK ELEKTRONIKOKI IGORTZEKO SISTEMARI BURUZKO JARDUNALDI BAT

12/04/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Joan den martxoaren 30ean, ostirala, ASAJAk, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak, Sevillako Unibertsitateak eta Fraternidad-Muprespak nekazaritzako erregimenean aplikatutako Datuak Elektronikoki Igortzeko Sistemari buruzko jardunaldi bat antolatu zuten.

Milagros Martín López, Laneko Zientzien Fakultateko dekanoa, arduratu zen ongietorria egiteaz. Ekitaldia aurkeztu eta moderatzeaz, berriz, honako hauek arduratu ziren: Lola Jariego Oyola, Fraternidad-Mupresparen Sevillako Probintzia zuzendaria, eta Esmeralda Benítez Márquez, Sevillako ASAJAren Lan Harremanetarako arduraduna.
Hizlariak honako hauek izan ziren:Ricardo Gutierrez Sousa eta Carlos Pelayo Benavente, Erabiltzailearen Arretarako arduraduna eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Unitateko burua, hurrenez hurren.

Ekitaldi horretan, nekazaritza erregimena Datuak Elektronikoki Igortzeko Sisteman integratzeari buruzko oinarrizko alderdiak aztertu ziren, eta parte-hartzea eta eztabaida handia izan zen bertaratutakoen artean.

Sonia Medrano Pascualek, Fraternidad-Mupresparen Andaluziako Lurralde zuzendariak, eman zion amaiera ekitaldiari.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK NEKAZARITZA ERREGIMENEAN APLIKATUTAKO DATUAK ELEKTRONIKOKI IGORTZEKO SISTEMARI BURUZKO JARDUNALDI BAT ANTOLATU DU SEVILLAN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016