fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPAK TEKNOLOGIA BERRIEN ESKUBIDEARI BURUZKO MASTERREAN PARTE HARTZEN DU, SEVILLAKO PABLO DE OLAVIDE UNIBERTSITATEAN

16/04/2012, Fraternidad-Muprespa, Informazio Sistemetako zuzendariorde nagusia

Apirilaren 13an, ostiralean, Fraternidad-Muprespak "Enkante elektronikoa ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko sistema bezala" mintegian hartu zuen parte, UPOko (Pablo de Olavide Unibertsitatea) Teknologia Berrien Zuzenbidea masterrean. Hauek izan dira bi hitzaldietako hizlariak: Manuel Alba Fernández, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko irakasle titularra, eta Pedro Serrera Cobos, Fraternidad-Muprespa mutualitateko Informazio Sistemetako Zuzendariorde Nagusia.

Agustín Madrid Parrak, UPOko Merkataritza Zuzenbideko katedradunak eta masterreko zuzendariak, aurkeztu eta itxi zuen mintegia.

Hitzaldiak, sarrera librekoa izanik, entzule asko erakarri ditu, bai masterreko ikasleak bai Unibertsitateko irakasleak, baita enkante elektronikoaren gai berrian interesa duten beste profesional batzuk ere (gai hori lehen aldiz zehazten da 30/2007 Sektore Publikoaren Kontratuen Legean). Fraternidad-Muprespa, Kontratuen Legearen arabera "adjudikatze boterea" duenez, legean zehazten diren adjudikazio prozesuetan teknologia berriak har daitezen bultzatzen ari da.

FRATERNIDAD MUPRESPAK TEKNOLOGIA BERRIEN ESKUBIDEARI BURUZKO MASTERREAN PARTE HARTZEN DU, SEVILLAKO PABLO DE OLAVIDE UNIBERTSITATEAN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016