fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN MERKATUKO ERREFORMAREN FUNTSEZKO ALDERDIEI BURUZKO JARDUNALDI BAT EGIN DU BURGOSEN

18/04/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Pasa den apirilaren 17an, Fraternidad-Muprespa mutualitateak, Burgosko Graduatu Sozialen Elkargo Ofizialarekin batera, informazio jardunaldi bat egin zuen, "Lan merkatuaren erreformarako premiazko neurriei buruzko 3/2012 Errege Lege Dekretuaren funtsezko alderdiak".

Burgosko Graduatu Sozialen Elkargoko Presidente Antonio Marañónek jardunaldia aurkeztu zuen; honen ostean Antonio Semperek, Rey Juan Carlos Unibertsitateko Lan Eskubidearen katedradunak,"Kontratazioa eta malgutasuna lan merkatuko Erreformaren Legean" izeneko txostena eman zuen, eta Maria Luisa Segoviana k, Auzitegi Goreneko Lan Arloko Salako epaileak, "Kaleratzeen arautze berrien inguruko galdera eztabaidatuak" txostena aurkeztu zuen.

Bertan zeudenen iritziz, bi txostenak oso interesgarriak izan ziren, etaJulio Santosek, Sarearekiko Harremanetarako Saileko zuzendariak, ondoren sortu zen eztabaida moderatu zuen.

Carolina de Miguel andreak, Burgosko Zuzendari Probintzialak, jardunaldia itxi zuen, bertaratu zirenei hitzaldira etorri izana eskertu zien, Graduatu Sozialen Elkargoari eskerrak eman zizkion jardunaldia antolatzeko jarrera onagatik eta erreferentziazko mutualitateak izateko hartutako konpromisoa azpimarratu zuen.

Deialdia arrakastatsua izan da, probintziako enpresari, kolaboratzaile eta erakunderik garrantzitsuenen partaidetza izan duela kontuan hartuta.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN MERKATUKO ERREFORMAREN FUNTSEZKO ALDERDIEI BURUZKO JARDUNALDI BAT EGIN DU BURGOSEN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016