fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

ZARAGOZAKO FRATERNIDAD-MUPRESPAK 2011KO BONUS PIZGARRIAREN BERRI EMAN DIE BERE MUTUALISTEI

20/04/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Apirilaren 18an, Zaragozako Fraternidad-Mupresparen instalazioetan "bonus pizgarriari" buruzko jardunaldi bat egin zen.

Helburua enpresa mutualistei eta kolaboratzaileei lan istripuak prebenitzeko eta murrizteko ahalegin berezia egin duten enpresei, lan gertakizunak direla eta, kotizazioak murrizteko sistemaren ezarpena arautzen duena 404/2010 EDan indarrean dauden izapideen, epeen eta eskakizunen berri ematea izan zen.

Jose Luis Fernández Medinak,lan arriskuak prebenitzeko teknikariak, bertaratuei EDan ezartzen diren eskakizunak bete eta Gizarte Segurantzako kotizazio murrizpenak eskatu nahi dituzten enpresek jarraitu behar duten prozedura jakinarazi zien.

Eskabideak aurkezteko eta izapideak egiteko epea apirilaren 1etik maiatzaren 15era artekoa da. Enpresa eskatzaileek inprimakiak aurkeztu behar dituzte mutualitatean edo haien lan gertakizunen babesaz arduratzen den erakunde kudeatzailean.

Honela, Fraternidad-Muprespak mutualistekiko konpromisoari eusten dio, erabilgarriak izan daitezkeen alderdi guztietan arreta, laguntza eta informazioa emanez.

ZARAGOZAKO FRATERNIDAD-MUPRESPAK 2011KO BONUS PIZGARRIAREN BERRI EMAN DIE BERE MUTUALISTEI

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016