fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK INFORMAZIO JARDUNALDI BAT EGIN DU LUGON, LAN GATAZKA BATEKIN LOTZEN DEN ANTSIETATE-DEPRESIO GAITZARI AURRE EGITEKO MODUARI BURUZKOA

27/04/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Apirilaren 26an, ostegunean, Fraternidad-Muprespak "Lan gatazka batekin lotzen den antsietate-depresio gaitzari nola aurre egin" izenburuko jardunaldia egin zuen, Lugoko Sendagileen Elkargoaren laguntzaz.

Luis Coira Nieto doktoreak, Fraternidad-Muprespako zuzendari medikoak ireki eta moderatu zuen jardunaldia.

Ramón Roca Masedak,INSSeko sendagile ikuskarien buruak, mobbing kontzeptuaren agerpenaren eta garapenaren kronologia egin zuen. Jarraian, Sergaseko ikuskari Margarita Alonso Garciak Osasun Zerbitzu Publikoaren aldetik duen arazo honen perspektiba ekarri zuen.

Ondoren, Francisco José Vidal Pardo eta Luis Docasar Bertolo doktoreek asistentziazko psikiatraren eta adituaren ikuspuntutik planteatu zuten arazoa, eta biak bat etorri ziren puntu batean: aldi baterako ezintasuna ez da baliagarria sei astetik aurrera.

Azken txostena  Bernardino Pardo Teijeiro lehen arretako sendagileak egin zuen, eta, etxe medikua den aldetik, bere ikuspuntua ekarri zuen. Osasun sistema publikoaren eta enpresen munduaren arteko bitartekariaren figura beharrezkoa dela aipatu zuen, gatazka hauetako asko bideratu ahal izateko.

Hitzaldiak amaitu eta gero, eztabaida luze bat hasi zen; bertan, jardunaldira bertaratu ziren enpresariek, lan medikuntzako sendagile adituek, aholkulariek eta lan istripuetako zenbait mutualitatetako langileek parte hartu zuten. Ondoren, José Luis Sánchez Jatok, Fraternidad-Muprespako zuzendari probintzialak, ekitaldia baloratu zuen eta, bertaratu eta parte hartu zuten guztiei eskerrak emanez, amaiera eman zion jardunaldiari.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK INFORMAZIO JARDUNALDI BAT EGIN DU LUGON, LAN GATAZKA BATEKIN LOTZEN DEN ANTSIETATE-DEPRESIO GAITZARI AURRE EGITEKO MODUARI BURUZKOA

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016