fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

QUIRÓN OSPITALEAK ETA FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK OSASUN-ARLOKO LANGILEENTZAKO ARRISKU BIOLOGIKOA PREBENITZEKO ETA HORREN INGURUAN SENTSIBILIZATZEKO JARDUNALDIA EGIN DUTE

04/05/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Pasa den apirilaren 27an eta Fraternidad-Muprespako 2012ko lan-istripuen aurkako indartze-planaren barruan aurreikusten diren jarduerekin bat, eta apirilaren 28an Munduko Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren nazioarteko eguna izango dela-eta, osasun-arloko langileentzako arrisku biologikoa prebenitzeko eta horren inguruan sentsibilizatzeko jardunaldia antolatu zen.

Ekitaldia Quirón Ospitale Taldean egin zen, Bartzelonako probintziako zuzendaritzaren eta mutualitatearen Lan Arriskuak eta Laneko Gaixotasunak Prebenitzeko sailaren laguntzaz.

Ildo horretan, Bartzelonako Quirón Ospitaleko sarreran stand bat jarri zen, arrisku biologikoa duten langile guztientzat bideratuta. Standean Quirón Ospitale Taldeak egindako prebentziorako material berria banatu zen, eta hurbildu zirenen artean azterketa bat egin zen, langileek arrisku horren inguruan zenbat dakiten jakiteko.

Ekimen horrekin, bi erakundeek lan-istripuak nabarmen murriztu nahi dituzte, baita langileek prebentzioaren inguruan dituzten ezagutzak hobetu eta areagotu ere.

QUIRÓN OSPITALEAK ETA FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK OSASUN-ARLOKO LANGILEENTZAKO ARRISKU BIOLOGIKOA PREBENITZEKO ETA HORREN INGURUAN SENTSIBILIZATZEKO JARDUNALDIA EGIN DUTE
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016