fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN-MERKATUKO ERREFORMAREN FUNTSEZKO ALDERDIEI BURUZKO JARDUNALDI BAT EGIN DU SORIAN

07/05/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Pasa den maiatzaren 3an, Fraternidad-Muprespa mutualitateak, Soriako Lan Harremanetako Gradudunen Elkargo Ofizialarekin batera, informazio-jardunaldi bat egin zuen, "Lan-merkatuko erreformarako premiazko neurriei buruzko 3/2012 Errege Lege Dekretuaren funtsezko alderdiak" izenekoa. Carmen Rubio Valero andreak, Soria probintziako Fraternidad-Muprespako zuzendariak, jardunaldiaren irekiera eta aurkezpena egin zituen.

Jardunaldiak aurrera egin zuen Rafael López Parada jaunaren, hots, Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Goreneko Gizarte Gaietarako Aretoko Magistratuaren, eskutik. Hitzaldia oso interesgarria izan zen bertaratu zirenentzat.

Julio Santos Palacios jaunak, Sarearekiko Harremanetarako saileko zuzendariak, hitzaldiaren ostean sortu zen eztabaida moderatu zuen, eta entzuleek proposatu zituzten zalantzetan sakondu zuen.

Jardunaldia amaitzeko, Joaquín Garcia Bravo jaunak, Soriako Lan Harremanetako Gradudunen Elkargoaren presidenteak, bertaratu ziren guztiei ekitaldira etorri izana eskertu zien.

Jardunaldian 100 profesional inguru bildu zen: kolaboratzaileak, enpresak, lan-harremanetako gradudunak eta erakundeak, probintziako garrantzitsuenak.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN-MERKATUKO ERREFORMAREN FUNTSEZKO ALDERDIEI BURUZKO JARDUNALDI BAT EGIN DU SORIAN
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016