fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPAK JARDUNALDIA EGIN DU ALBACETEN, LAN-ARLOKO JURISDIKZIOAREN INGURUKO LEGE BERRIAN ENPRESEK LAN-ARRISKUENGATIK DUTEN ERANTZUNKIZUNARI ETA LAN ABSENTISMOAREN KONTROLARI BURUZ

11/05/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Fraternidad-Muprespa mutualitateak, Fraternidad-Muprespako Prebentzio Elkartearekin batera, informazio-jardunaldi bat antolatu zuen pasa den maiatzaren 9an , Albaceteko Lan Harremanetako Gradudunen Elkargo Ofizialeko ekintza aretoan, gaia honakoa izaki: "Lan-arloko jurisdikzioaren inguruko lege berrian enpresek lan-arriskuengatik duten erantzukizuna eta lan absentismoaren kontrola M.A.T.E.P.S.S.-etan".

Albaceteko Lan Harremanetako Elkargoko Presidenteak, hots, José Luis Sánchez López jaunak, jardunaldia ireki zuen, eta bertan landuko ziren alderdien garrantziari buruz aztertu zuen.

Jarraian Mª José López Ortega andreak, Albaceteko Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantzako nagusiak, hartu zuen parte, eta lege berrian lan-istripuengatik dauden erantzukizunei buruzko ikuspegi oso osatu bat azaldu zuen.

Lan absentismoaren gaia Julio Santos Palacios jaunak, Fraternidad-Muprespako Sareko zuzendariak, landu zuen, mutualitateak lan-absentismoaren kontrola kudeatzeko egin dituen jardueren funtzioa zein den azalduz; era berean, lan-erreformaren legean ezarritako azken aldaketek aipatu gaiaren inguruan duten eragina azpimarratu zuen.

Hainbat eskaera eta galderen ostean, Albaceteko probintziako Fraternidad-Muprespako presidenteAlberto Serna Zafrilla jaunak eman zion amaiera jardunaldiari.

FRATERNIDAD-MUPRESPAK JARDUNALDIA EGIN DU ALBACETEN, LAN-ARLOKO JURISDIKZIOAREN INGURUKO LEGE BERRIAN ENPRESEK LAN-ARRISKUENGATIK DUTEN ERANTZUNKIZUNARI ETA LAN ABSENTISMOAREN KONTROLARI BURUZ
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016