fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPAK LAN-ERREFORMARI BURUZKO JARDUNALDIA EGIN DU SANTANDERREN PASA DEN MAIATZAREN 11N

14/05/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Pasa den ostiralean, maiatzaren 11n, Fraternidad-Muprespa mutualitateak, Kantabriako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearekin batera , jardunaldi bat egin zuen lan-erreformari, gizarte segurantzako joera erreformatzaileei eta lan-arloko jurisdikzioaren inguruko lege berriari buruz.

Ignacio Carreras Agenjo jaunak, Kantabriako probintziako Fraternidad-Muprespako zuzendariak, jardunaldia ireki eta inauguratu zuen.

Bertan egon zen David Lantarón Barquín jauna, Kantabriako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasle titularra, gai hauxe azaltzeko: "Etengabeko Lan Erreforma: arreta berezia lan-merkatuko erreformarako premiazko neurriei buruzko otsailaren 10eko 3/2012 ED-Legeari".

Javier Orcaray Reviriego jaunak, Kantabriako Gobernuko Lan Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanetarako nagusiak hitzaldi bat eman zuen, "Gure Gizarte Segurantzako joera erreformatzaileak, Gizarte Segurantzako Sistemaren gaurkotzea, moldatzea eta modernizatzea" izenekoa.

Azkenik, Mercedes Sancha Sáiz andreak, alegia, Kantabriako Justizia Auzitegi Goreneko Lan Arloko Aretoko Magistratuak, hartu zuen hitza "Lan-arloko jurisdikzioko lege arautzaile berriaz" mintzatzeko.

Jardunaldia ixteaz, berriz, Fraternidad-Muprespako Sare eta Antolamenduko zuzendariorde nagusi Natalia Fernández Laviada andrea arduratu zen.

Jardunaldian 150 profesional baino gehiago bildu zen, besteak beste, kolaboratzaileak, enpresariak eta lan-harremanetako gradudunak.

FRATERNIDAD-MUPRESPAK LAN-ERREFORMARI BURUZKO JARDUNALDIA EGIN DU SANTANDERREN PASA DEN MAIATZAREN 11N
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016