fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK NEXT GENERATION E-LEARNING-ARI BURUZKO JARDUNALDI BATEAN PARTE HARTU DU

05/06/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Maiatzaren 29an, Institute for International Research-IIR Españak Madrilen jardunaldi bat antolatu du “Next Generation e-Learning” gaiari buruzkoa; bertan, haien prestakuntza planetan on-line prestakuntzaren alde egiten duten zenbait enpresa nazional garrantzitsuk hartu dute parte.

Concepción Guerrero, Fraternidad-Muprespako Lan Harremanetarako eta Talentuaren Kudeaketarako Saileko zuzendaria, mutualitateak bere langileei eskaintzen dien urrutiko prestakuntzaren metodoak eta edukiak azaltzeko arduraduna izan zen. Fraternidad-Mupresparentzat, prestakuntza oinarrizkoa eta erabakigarria da garapen profesionalean eta pertsonalean. Hori dela eta, mutualitateak haien eskura jartzen ditu on-line egiteko zenbait prestakuntza modulu.

Faktore batzuk funtsezkoak dira lanean on-line prestakuntzak arrakasta izan dezan; hona hemen horietako batzuk: edukien argitasuna, moduluak laburrak eta sistematikoak izatea, plataformetarako sarbide librea, azpiegitura egokia izatea, norberak bere denbora antolatzea eta langilearen profilera moldatutako prestakuntza eskaintzea.

Fraternidad-Muprespak zenbait urtetako esperientzia du on-line prestakuntza ezartzen. Prestakuntza hori beste jarduera didaktiko batzuekin eta metodologia presentzialarekin osatzen da. Horra hor langileen proiektu profesional, pertsonal eta prestakuntzazkoan inbertitzeko adibide bat, horien trebakuntza, talentua eta mutualitatearekiko konpromisoa sustatuz.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK NEXT GENERATION E-LEARNING-ARI BURUZKO JARDUNALDI BATEAN PARTE HARTU DU

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016