fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPAK MADRILEN EGIN DEN NEGOZIO ADIMENAREN FOROAN PARTE HARTU DU

11/06/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Fraternidad-Muprespak Negozio Adimenaren Foroan (NAF) parte hartu zuen, ekainaren 5ean, Madrilgo Holiday Inn Hotelean. Interbanek antolatutako foro honek bere zortzigarren urteurrena ospatzen du enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna handiagotzeko xedearekin, horien sail estrategikoenetan ardazturik (finantza, salmenta, marketin eta sistema sailak).

FIN Negozio Adimenari buruzko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da; 200 parte-hartzaile inguru biltzen ditu, horien artean nazioarteko enpresa garrantzitsuenen Business Intelligence arloetako arduradunak (besteak beste, IBM, SAP, DANONE, LEROY MERLIN, SOL MELIÁ edo SONY).

Esteban Matek, Fraternidad-Muprespako Antolakuntza eta Plangintza Saileko zuzendariak, enpresek analisian eta erabakiak hartzerakoan faktore diferentzial bat izateko negozio adimeneko edozein sisteman beharrezkoa den bizitasunari buruzko hitzaldi bat eman zuen.

Fraternidad-Muprespa aurrendaria da ikuspuntu honetan eta Fraterdata du, mutualitatean erabakiak hartzerakoan zalantzak murrizten laguntzen duen tresna aurreratua (enpresan bertan garatutakoa).

FRATERNIDAD-MUPRESPAK MADRILEN EGIN DEN NEGOZIO ADIMENAREN FOROAN PARTE HARTU DU

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016